Wednesday, April 28, 2010

California



Tren erraldoi bat mendebaldeko lurralde bukaezina zeharkatzen. Mendiak eta desertuak, zeru urdinak eta harkaitz gorriak, elurra eta basoak, laku eta ibaiak...
Oregonetik New Mexicorako bidea oinez egin duen gizona, Renora dijoan mozkorra edan eta edan etengabe, betaurrekoetako patila bat falta zaion neska hiztun artista margolaria, bizar eta ile luzea duen tranperoa korrika andenetik gora eta behera trena gelditzen den estazio bakoitzean, bere eserlekutik altxatu ez den mutil potoko betaurrekoduna ordenagailuari so, munduan besterik ez balego...
Eta mundu bat dago tren barruan, eta beste bat tren kanpoan, eta mundu batek bestea zeharkatzen du... Mendiak eta desertuak, zeru urdinak eta harkaitz gorriak, elurra eta basoak, laku eta ibaiak...


Itsas barea ez da izenak adierazi bezain barea. Eta beheko sugea ez da barea, ezta harra ere, baina ez dakit emea den, nahiz eta sugea izan.

Con serpientes de mar
con un mar de serpientes sueƱo yo


Rattlesnake

Eta Redwood (Sequoya Semprevivens) ez dira sugeak, munduko zuhaitzik garaienak baizik. Ehun metrotik gora. California iparraldeko kostaldean bizi dira.
Sequoya Giganteum California barrukaldeko mendietan bizi dira eta nahiz eta Reedwood-ak bezain altuak ez izan, munduko zuhaitzik handienak dira bolumenaz.



Eta gizakia ez da txingurria, lurralde hauetara depredadore moduan iritsitako munstro ikaragarria baizik. Bertako biztanleak eta natura txikitzen duen plaga bat.
Gelditzen dena ikusita, jakin nahi nuke nolakoak ziren lurralde hauek lehenengo gizon txuria iritsi zenean.

Eta itsasoan marrazo txuria bizi omen da, surflarien lagun mina



No comments:

Post a Comment