Thursday, October 20, 2022

Payolle 2022ko udazkena

 


Zein ederra arrats hura, ekaitz harro haren azpian
sua ehortzi genuenean baso ilun debekatuan
izkutuan


ilargia babesean, lekukorik han ez zelatan
sua ehortzi genuenean baso ilun debekatuan
izkutuan



eta ez du inoiz inorrek aurkituko
ez du sekula inorrek aurkituko
inoiz

eta bertan umeak jolasean direla, amorante eta mozkorren artean
sorgin-orratz eta xixareen artean


sua gorderik dago kutxa eder batean
eta ez du inoiz inork sekula aurkituko


hostoak erori dira udaberrian
lur lehor zimurraren gainean


higadura ez da sekula agortzen
hezurrak mihazkatzeaz nekatzen


ta margolariak ezpata pintzelaz
mihisea urratuz josi duela


irudi abstraktua bilakatu zera
eta orain alperrik da apaintzea
alperrik da apaintzea


argietatik urrun banoa, ezpata zorrotzak hondar azpian
intsektu hezeak isilik datozkit, zangoen nekea istu lehorra


animalia txikiak biderkatzen zaizkit, nire barneko kale eta zokoetan
inork ezagutu ez duen asfaltozko kabi eta infernuetan


samurra da ilunabarreko haize epela
ertzetik ertzera dabilen hegaztiaren mezu isila
zu ere nerekin zaude lokatza beltzaren kabi akituan


ez dut ez ahaztuko kaiola mortuen herdoil zorrotza
ezin dut irentsi loezin luzearen kantu itsaskorra

Letrak: JP Lohian&Klonen Klana
("Sekretua"/ "Alperrik da Apaintzea"/ "Kantu Itsaskorra")