Monday, December 24, 2012

AIGLANDS BOULA

Zuetako batzuri ezaguna egingo zaizue jeitsiera hau. Oraindik ez dago oso egoera onean baina... Kamarakin oraindik frogak egiten ari naiz eta ez dut planorik egokiena lortzen.
Aitzakiak aitzaki...hey ho lets go!


Tuesday, December 18, 2012

Denbora pasa

Ostiralan bootpackina bukatu nuen!
Egun handi bat, dudik gabe.
15 egun. Bootpackina egon den egun guztietan joan naiz. Free naiz.
Ospatzeko, egun libre batean grabatutako bideo bat jarri dut hemen. Aspen Highlands oraindik ireki gabe bertara egindako txangotxo bat. Bootpackingeko azken egunetarako entrenamendua.





Saturday, December 8, 2012

ATZO IGUZKIAREN DISTIRA ZERUTIK

Bueltatxo bat etxetik aterata Aspen Meadows aldera. Firin faran.




Friday, December 7, 2012

EZ DIRA ELGAR IDURI JOAITEN HARGATIK

Bootpackina impasse batean "on hold until we get more snow".
 Denboraren jabe eta nere buruaren jabetzarik gabe, erokeriaren bat egitea ez zitzaidan bururatu, baina egin egin nuen. Hobeto esanda, bururatu zitzaidan, baina ni ez nintzen horretaz jabetu nere burua Independence Pass mendate gainatik kilometro batera ikusi nuen arte, karreteratik oinez...ejem...korrika, zati handi bat, bizikleta atzean utzita 3600mko altueran. Orduan konturatu nintzen goizean... ia ia eguerdian, abiatu nintzenean nere subkonszienteak mendate gaina zuela helburu, nahiz eta nik "hasi eta ea errepidea noraino dagoen elurrik gabe" pentsatu. Eta ikusi nuen noraino zegoen elurrik gabe...eta jarraitu... aurrerago hobeto egongo da, hau toki laiotza da...gorago eguzkiak gehiago joko du...bueno, zatitxo bat oinez, beste bat gainean...okerrago jartzen bada buelta emango dut (jaja)...ez ba naiz orain igotzen ez naiz inoiz igoko...nolakoa izango da gaina...orain .buelta ematen badut gero damutuko naiz...pentsamenduen eboluzioa idatzita zegoen goizean goizetik, gidoia idatzita zegoen eta nik antzerkia burutu besterik ez nuen egin behar. Gainera mendatearen izena erakargarria zen; Independence, Independence, Independence, entzuten nuen nere buruan etengabe.


Pena da bateria gabe gelditu eta ezin izan nuela jeitsiera grabatu, hori izan bait zen "espektakularrena". Nahiko berandu zen, ilundu baino lehenago itzuli nahi nuen. Ez nuen hartzen bazka izan nahi. Ziur nago aspaldi ez zela inor hara igo. Beraz behera ahalik eta azkarren... elurra, izotza... independence!



 
 Hasierako zatia

 Bukaerako zatia eguzkietan zegoela eta errezagoa izango zela uste nuen, baina bentiskeroak zeuden eta bizikleta utzi eta oinez igo behar izan nuen.

 Izoztutako lakua mendate gainan

 Independence Pass 12093feet
Han atzeko bailaran Aspen dago.

 Itzulera behera. Bizikleta kilometro bat beherago edo...






ASHCROFT (Castle Creek)

Big River by Johnny Cash on Grooveshark

Castle Creek ezagutzera joan nintzen. Bertan Ashcroft herri abandonatua dago. Garai batean, zilarra eta urrea zegoenean, herri handitxoa izan zen baina gero jendeak alde egin zuen.


 

 









EGUNAK BADOAZI EGUNEN ONDOTIK

Ez dakit, baina gertatzen da.
Goizetik egunak xumeki esnatu nau.
Bizitzari erreparatu diot eta
ahapeka engainatzen saiatu zait.
lortzen du, ederra da.
Gaurkoan, nere pausoen atzetik
ibiliko naiz
inorako presarik gabe.
Dena emango dut, musutruk.
Eta ez dut
telebista piztuko,
berri gezur ustelik entzungo...
Bidegabekeriek
amorrarazten bait naute.
Berandu etxeratuko naiz,
iraun arte biziko dut.
(edonon)


Euskal talde handi baten letra hauek ederki adierazten dute  nire egoera. Eguneroko gauza txiki bakoitzaren atzean sorpresaren bat ager daiteke, eta ekintza txiki hori zerbait interesgarria bilakatu.
Edozein momentutan bizitzak engainatu egiten zaitu, eta espero ez zenuen hori aurkitu.