Friday, December 25, 2009

Ispiluaren bestaldean

Alice bezala, ispiluaren bestaldera zeharkatu eta hara non nagoen;
in Wonderland.
Muga zeharkatu eta "Bootpacker" izatetik, negu osoan zehar nahi duen guztietan eskiatu dezaken mugaz bestaldeko biztanlea bihurtu naiz.
Esaidazu, zoriontsuak al zarete mugaz bestaldeko biztanleak?


Kausitzen al duzue maitasunik
sikira zuen maitatuen arteko
ehundiko hogeitabost edo
hogeiaren baitan, ala hemen bezala
mutu al diraute telefonoak,
bihotz mortuak bailiren gauez gau
bihotz mortuak bailiren etxeko
laberintoaren azkeneko salan?






Zuen erresumako lurraldeen artean
ba al dago Greenland edota
Groenlandia deitutako parajerik?
Ospelak al dira hango haranak?
Ba al daude Shell konpainiako
gasolinategiak, eta ez al dira biltzen
tximeletak kolore horiko karrankaletan?
Neguan ere ez? Ez al du esistitu han
Cenizas bezala firmatzen zuen espia batek?






Esaidan, zoriontsuak al zarete
mugaz bestaldeko biztanleak?
Ez al duzue karramarroekin
ametsik egiten? Eta ume itsuekin?
Tom Simpson ziklistarekin akordatzen
al zarete inoiz? -nola
asfisiatu zen Aubisque mendian gora,
nola bere elastikoak axedrez taula apurtu bat
zirudien karreteraren harri txintxarretan?





Mugaz bestaldean, hostoek ematen
al diete babesa fruituei?
Ba al dago marrubirik? Arrain abisalek
ba al dute aurresentipenik
eguzkiaz, ba al dakite argia
eta iluna hitzak bereizten?
Trena hartu eta egunaren
trasparentzian izkutatu zen jendeak,
azken unerarte gorde al zuen
geldi zitekeeneko ilusioa?





ala esan zaidan, haize boladetan
datzala txorien halabeharra,
ba direla portua sekula arkitzen
ez duten untziak itxasoan.
Zuek patua aipatzen duzuenean zertaz
ari zarete, zehazki?
Lan seguru baten abantailaz?
Edo laranjarekin jaten denaz, sinpleki?






Otoi egiterakoan, gogoan izaten
al dituzue desertuko karabanak?
Asko al dira, asko al zarete
mugaz bestaldeko erresuma hartan?
Egunero kaletik ikusten dudan jende hau,
han bizi al da?









Non bizi gara egunero kaletik elkar ikusten dugun jendea?
Mugaren alde batean? Ala bestean?

Argia ezagutzen ez duten arrain abisalak al gara?
Trena geldituko ote den esperantzaz, martxan jeixteko adorerik ez... egunaren transparentzian ezkutatuz.
Zuen erresumako lurraldeen artean ba al dago Greenland
edota Wonderland deitutako parajerik?

Tuesday, December 15, 2009

Elur gehiago Aspen-en


Joan den astean elur dexente bota zuen. Gero eguzkia ateratzen denean paisaiaz gozatzeko aukera ematen du. Kaleak txuri... pistak hobeto... baina nik ez ditut dastatu oraindik!
Eguna iritsiko da.












Pistetatik jetxi eta kalea




















Monday, December 7, 2009

Thanks Giving Day

Egun berezia Estatu Batuetan. Afari erraldoia eta jana sobran. Hemen ez da afaltzen 10tan han bezela, hemen 6tan afaltzen da.
Familia, lagun eta auzokide batzuk... eta ni erdian. Alien bat.
6 zentzuak adi zerbait ulertzeko prest.. baina ezin.
Ulermen arloan: ez-gainditua.

Hala ere elkarrizketaren bat aurrera eramateko abilidadia erakutsi nuen.
Mintzamen arloa: ongi

Ohitura da afaria hasi baino lehenago kide bakoitzak eskerrak ematea (horregatik da Thanks Giving Day) speech baten bitartez. Ni ez nintzen libratu, ez jauna. Nahi baduzu gazteleraz... ez horixe! oraindik ridikuloagoa sentituko nintzen. Ba hortxe hasten naiz nire ingelesa traketsean denon aurrean hitzaldia ematen... eskerrak familiari harreragatik, plazerra zela han egotea guztiekin batera mahaia konpartituz eta abar. Auskalo zer ulertu zuten!
Lotsatu gabe ridikuloa egiteko ahalmena: oso ongi

Ondoren nere ondoan eserita zegoen NYeko Ben jatorra hasi zen hitzegiten eta era berean aurpegia gorritzen. Ez dakit denen aurrean hitzegiteagatik edo nire aurreko mintzaldi ridikuloagatik auzo lotsa ote zuen.

Elurrak ezkutatzen duena

Lanari tamaina hartzea denboraren kontua da. Baina hala ere beti daude sorpresak. Batzutan sokari lotuta aldapa gogorretan, bestetan basoan gora eta behera, zenbaitetan motxila eta eskiak bizkarrean hartuta, eta gutxi batzutan eskien gainean. Zapaldutako patata soroen gainetik, zuhaitz artetik, harri eta adarren gainetik askotan.
Eta elur goxoaren azpian askotan sorpresak aurkitzen dituzu; harkaitzak, enborrak, adarrak...
eta horrelako adar batekin sahietsetan kolpea hartu ondoren atseden egun batzuk hartu behar!
Herria eta ingurua ezagutzeko parada.


Aspen goitik ikusita. Atzean Snowmass


Gaztetxea! Gure etxea!


Walk only


Non dago Jesse James?


Kalea eta atzean Silver Queen Gondola goruntza.

Lehenengo Egunak



Iritsi eta jarraian "bootpacking" zer den ikusi... Ikusi baino, dastatu, eta zein lan gogorra den frogatu. Ez dut inoiz, inon holakorik ikusi. Jende mordo bat elurra zapaltzen oinarri sendo bat sortzeko. Honek elur jauzien arriskua gutxitzen du.
Baina lan itzela da. Orain dela urte batzuk hartu zuten hau egiteko erabakia, bestela inguru hoietan eskiatzea oso arriskutsua bait zen.