Monday, April 5, 2010

Aspen Highlands Closing day

Iruditzen zait ni naizela nire blogean sartzen den bakarra, baina tira, jarraituko dut idazten. Gutxienez oroigarri bezela geratuko da niretzat.
Negu denboraldia bukatzen ari da, dena oso azkar pasa denaren fiilina daukat. Igandean itxi zuten Buttermilk eta Aspen Highlands. Big party!
Highlands itxi eta sekulako elur ona! Bowl-a eskiatzeko aukera izan genuen aurreko gauan botatako elur hautsaz gozatuz.
Beti bezela, goizean ireki orduko hortxe nengoen prest eta lehenengoetakoa izan nintzen jeisten. Bidea ongi aukeratu eta urratsik gabeko elur hautsaz gozatu!
Glory glory. baten batek esango lukeen bezela.


Bowl-a hiru aldiz igo nuen eta sentsazio tristea ere izan nuen azkenekoa izango zela jakinda.
Igo nuen lehenengo aldia nuen buruan. Azaroan. Bootpacking egiten. Lehenengo kontaktua, dena ezezaguna, lan gogorra, altuerara egokitu gabe, ilusioz gainezka.
Baina hor geratuko da mendia, besteentzat... edo batek daki, noizbait berriro ere igoko dudan.
Jendea mozorrotua eta giro ona. Irudi xelebreak ikusteko aukera.


Gero, Merry Go Round-en jaia. Musika, jendea mozorrotua eta ea zeinek ur gainetik eskiatzen pasa. Bakoitza bere estiloan!




9 comments:

  1. JOSEMARI PELOTARI!!!!
    hgI HAIZ PAJARUA HI, HALAKORIK....ORAINDIK HAUSA HARRAPATZEN. gUSTURA JOANGO NINTZEN BOWL DELAKOA EGITERA. SINSUREKIN BERBA EGIN DUT GAUR ETA UFF!! ENBIDIA EDERRA EMAN DIGUZU.
    aURTEN BAINA HEMEN EGON BEHAR BAINA EZ PENTSA TAULAK EZ DITUDANIK ERABILI, AZKENA maRTXOAREN 21EAN, NERE EGUNEAN. bESTELA ALABAREKIN, ZATOZENEAN IKUSIKO DUZU ZEIN HANDI DAGOEN. ONDO SEGI TOTXIO, LASTER ARTE

    ReplyDelete
  2. Hautsa? hautsa? nitimajinas!
    Hala ere hau bukatzen ari da. Igandean Closing Day. Bi asteburu luzatu dute baina ni banoa de rule San Francisco aldera.
    Azken aste honetan hauts gorri bay ekarri du haizeak Utah-tik elurra izorratuz, baina ez uste, oraindik ongi eskiatu daiteke, baina toki batzutan elurra arroxa dago.
    Eskiatzea gustatzen zaidala konturatu naiz...
    Laster ikusi arte

    ReplyDelete
  3. Aupa Totxo! azken momenturarte Bowl-az gozatzen, earra duk hori! bezperako elurran gaƱean...ufff, a ze enbidia!(hemen elurra gutxitxo, highlands-eta igo behar da). Ondo pasa California alden (han ere skiatu leike oraindik, ez?...engantxauuu!). Izango gea, lots of kss

    ReplyDelete
  4. Eskerrikasko Anonymous
    Besarkada bat

    ReplyDelete
  5. Anonymous its me, krkrrkrk igande gaueko despisteak! aio!

    ReplyDelete
  6. Nola zu bakarrik sartzen zarela Blogoean??? Kontua da indartsu egon behar zarela horrelako gauza ederrak ikusi eta inbidiari aurre egiteko. Enbidia horri aurre egiteko Marokora joan beharrean aurkitu gara, eta, egia esan, sekulakoa da medizina marokiarra!!!

    ReplyDelete
  7. Etzea kexatuko, Marokon sekulako bizibidaia egin ondoren...Maroko hortxe dago!

    ReplyDelete
  8. Koldo, nola "Marokora joan beharrean" aurkitu garela? Totxo, Koldori kasoik ez, Badayistatik Atlista izatera pasa da eta. Hoi bai, kristona izan dia Marokoko hamalau egunak! Ta gu han geunden bitartean, "Honyarbiko hamalaua" bowla eskiatzen, tenporadan azkeneko segundurarte. Aupa hi!

    Orain non zabiltza? San Franziskon bueltaka?

    Disfrutatu a tope!

    Jandula!

    ReplyDelete
  9. oso blog interaktiboa gertatzen ari da azkenaldi honetan!
    Ongi ongi
    Bihar hartuko dut trena SF ra 27 ordu besterik ez. Gaur maletak prestatzen, W pixua utzi eta gauzak Greg-en etxean utziko bait ditut.
    Atlas...Atlas...pelo siemple palante. Ederra tokia, hurrengo batean.
    inshala

    ReplyDelete