Monday, October 27, 2014

Lahaul eta Spiti Valley


 
Chatru; 2014ko Abuztuak 7.
Gizon euskalduna aurkitu dugu. Babes bat eraiki omen du harriekin ibai ondoko arroketan. Egurra bildu, irina erosi eta chapati batzuk egin. Hori da bere helburua. "Hemendik geratuko naiz urte batzutan. Etxera itzuli nintzen denbora batez eta ez dut nere burua eroso aurkitu, hango martxa galdu dut". 
Urteak ibili omen da etxetik kanpo... etxetik? zein etxe? zein da bere etxea ez bada egin duen txabola?
Bera bakarrik hemen geratzeko asmoa. 

!Caña y timon a barlovento, contra el viento!
!A dar la vuelta al mundo!
                   Ahab kapitaina Moby Dick-en
                                                     Herman Melville






"Estos dias azules y este sol de la infancia..."
Antonio Machadok idatzitako azken hitzak, herbestean hil aurretik.

Umeak gara... mundua ulertzen saiatuz...


Astebete pasa da Leh atzean utzi genuenetik. Bide gogorra egin dugu, gogorra bezain ikusgarria. Menditsua, errekak bidea moztuz, euria, harriak, aldapa gogorrak... Chandra Tal lakua... lehorragoa Kurzung La mendatea gurutzatu ondoren.
Sarrera ikusgarria Spiti bailarara; Ibai Arroxa, Zilarrezko ibaia, mila koloretako harkaitzak...




Etxera itzultzeko bide bakarra ohitura bihurtzen denean.









Nigandik nigana egin dut bidaia
edonora noala aurkitzen naiz nirekin 

xaguzarra
gauean
berriro itzuliko da
behin ta berriz 
gurpil eroan

beti ni naizenean
nigandik urrun egon arren
beti bidean eta beti toki berean 

edonoiz bait da orain
edonon bait da hemen

denborak akatu nau
hemen eta orain

gaurko orain berrian jaioaraziz

orain edonoiz den lekuan
hemen edonon den unean 

ametsen lurraldean

Lac D'Estaing - Grand Barbat

 Cabanne de Barbat-etik goizean. Beheko bailaratik nator.

 Lac de Barbat
Atzean Badescure, Pilat, La taillante, Maleshores

 Grand Barbat tontorretik. Gertu badescure. Atzean Lurien, Palas (bien artean Midi-ren puntatxoa ikus daiteke), Balaitus, Frondella, Cambales, Facha...

 Barbat lepotik Lac du Pic Arrouy
Hortik jeitsiko naiz.

 Lac Long

 Maleshores, La Taillante eta Pilat beste aldetik.



"Lac Nere"

Hemendik aurrera nere lakua


 "Gave de Labat de Bun"
Atzean Balaitus





 Lac D'estaing





Wednesday, October 22, 2014

Panticosa-Respomuso-Sallent

 Bachimaña

 Ibon Azul Superior

 Ibon Tebarray

 Ibon Llena Cantal

 Atzean Frondiellas, Balaitus, Torre Costerillou


 Aguas Limpias


 Forqueta Lepotik. Atzean... Cambales?

 Sallentera jeisten Barranco de Pondiellos-etik

 Kuleto Faltsua (Amanita Muscaria)

 Foratata

Onddo Beltza (Boletus Aereus)