Tuesday, August 21, 2012

SKARDU

Argindarra joan eta etorri egiten da etengabe, internet konexioa oso txarra, eta horrela herrialde osoan. Beraz zaila da ezer idaztea. Etxera itzultzeko denbora gutxi geratzen denez, han idatziko dut gehiago eta argazki batzuk jarri.
Aldez aurretik planeatutako guztia egin dugunaren sentsazioa daukagu, helburuak beteta, herrialde honen zati hau ongi ezagutu dugunaren poza. Mendi ikaragarriak ikusi ditugu, altuak, erraldoiak, elurtuak, zeruraino altxatzen direnak. Glaziarrak gurutzatu ditugu, 8000mko mendiak ikusi, treking ederrak egin, eta bizikletan etapa zoragarriak burutu. Astore-tik Skardu-ra Deosai plains gurutzatu genituen. 4000m ingurun dagoen plateau bat. Igoera gogorra izan ba zen, goiko bidea ez zen errazagoa izan, eta jeitsiera harritsua ere ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula.
Machulun, Felix Baltistan Fundazioan harrera ezin hobea izan genuen, etxean bezala aurkitu ginen. Treking aldapatsua egin eta K2 mendia ikusi genuen urrutian.
Eta azken astean jada, pentsamendua nolabait Euskal Herrian jarrita. Hemendik gutxira argazkiak sartuko ditut blogean eta ausnarketa lasaiago bat egin bidaiari buruz.