Saturday, January 4, 2014

Harro Hadi Kantauri Itsasoa


Bidasoa ibaia, Amuitz uhartea, Jaizkibel, Larrun, Aiako Harriak, Dunba Zabala, Dunba Luzea, Erretak (gertuko olatuak), Belharra olatua (urrutian), Erlaitza, Erlaitz mendia, Hondarraitz, Asturiaga, San Telmoko Gaztelua, Higer Faroa, Txoldokogaina, Abadiako Gaztelua... nire kanpoan pizten diren bazter miresgarriak barneratzen.




Friday, January 3, 2014

AIGUESTORTES

















Ondo bizitzeko beldur? ala katu beltzari hozka?

Katu beltz bat zenbaitek
bihotzaren lekuan
bizitza zoritxarraren aukeratik
begiratzen duen jendea

Katuon atzaparrak
ahotik ihes hitz harramazkarietan
Halako inbidia usaineko zerbat
hortz artetik marmarrean

Katu beltzak ugari kaleetan

Bereaz konforme denari patxada
txiki hori aurpegiratzen diotenak.
Ondo egoteaz errudun sentiarazteraino

Ondo bizitzeko beldur
Ondo egoteari beldur

Katu beltz bat zenbaitek bihotzaren lekuan
Eta beltz ikusten bizitza zakurra...

Eta zakurra al da?