Monday, October 16, 2017

Non Dago Denbora?





Non dago galdutako denbora?
Galdutako denborarik badago


Eta egonen balitz
Aurkitzerik balego


 Han galdu ote genuen
Ala hemen gorde


Gordetakoa ez ote dugun galdu
Eta galdutakoa gorde


Non gorde ote genuen denbora?
Ordukoak eta oraingoak bat egiten duten lekuan?


Horrelako lekurik balego
Nahiz eta toki bera ez izan... edo bai


Ez genuen ongi gorde?
Ala ez dugu ongi galdu?


Bestela... zergatik bilatu?


Zertan ari gara?
Denboraren bila?


Noiz galdu genuen denbora?
Eta non?


Norekin eta zertarako?


Non ari gara bilatzen orain?


Sikiera hori jakingo bagenu


Agian berreskuratuko genuen iraganekoa



Edo aurkitu oraingoa


Edo amestu etorkizunekoa


Bilatzen dugu, bilatu


Baina ez dugu nahi aurkitu


Bilatzen jarraitu nahi bait dugu


Bestela zertarako?






Thursday, September 28, 2017

Montana eta Seattle




Montanara Chief Mountaineko mugatik pasa nintzen
 Chief Mountain


Going to The Sun errepideak Glacier National Park gurutzatzen du

 Txirrindulari asko

Lake Mc Donald
 Suteak hemen ere








 


 


 Aspaldi erretako basoen errekuperazioa.

Whitefish. Nere azken kanpalekua. Hemendik Seattle hirira trenez

Woodpecker
 
 Eta eklipsea ikusi ondoren...
 
 Seattle