Sunday, June 7, 2020

Zelanda Berria 4

Kumaratik Greymouth-era euripean. Euria eta haizea aurrez aurre. 
Greymouth-en ostatua hartu eta kotxe bat alokatzen dut. Hurrengo hiru egunetan euria egingo omen du eta ez dut nahi Arthurs Pass aldera euripean abiatu.


Greymouth hirian hiru egun geldirik egoteak ere ez nau erakartzen, beraz, kotxea alokatu eta kostaldetik iparraldera abiatzen naiz. 


Barrukaldera noan heinean euri gutxiago eta azkenik eguzkia. 


St Arnaud inguruan eguzkia. lake Rotoiti.
Bertan bainatu nahi  baina aingira erraldoien erasoa. Ezin beraien territorioan sartu. Gerriraino sartu orduko atzera egin behar.



Greymouthera itzuli eta berriro bizikleta hartuta Arturs Pass aldera.
Eguraldi hobea espero nuen baina, oraindik euri pixka bat eta lainotua.


Ekialdera jeisten garen heinean atertu eta eguraldi hobea. 

Egun batzuk Aljaz-ekin egin ditut. Txirrindulari esloveniarra. 








Hemendik Aljaz laguna Christchurch aldera jaitsiko da eta nik Lake Coleridgerako bidea hartuko dut. 

Toki bakartia, grabillako pista eta paisaia ederra.








Avoca River eta Black Range. 

Rolleston Range


Lake Colleridge










Lake Coleridgetik berriro ere lautadara Christchurcherako bidean. 
Akaroarako bidean Ellesmere hezegunea. 


Gaur gauerako aterpea. 


Christchurchera hurbiltzen.


Christchurch


Txirrinda eramateko kutxa aireportuan bertan hartu dut...
 eta kutxan sartu dut bidaia. 


Hala esaten duzu:
"Beste lur, beste itsaso batera joango naiz eta ziutate hobeago bat aurkituko dut benetan, ze nere ahalegin guztiak kondenatuak baitaude hemen eta nere pentsamendua bezela, hiltzen baita nere bihotza makaldade desolatu honetan.
Non jartzen ditudan nere begiak, hantxe nere bizitzaren ruinak bakarrik ikusten ditut, eta hemen pasa  edo ezeztatu ditudan urte ugariak".


Ez duk aurkituko ez beste itsaso ez beste lurrik. Ziutatea hirekin joango duk beti. Betiko kaleetara itzuliko haiz.
Suburbio berdinetan helduko zaik edadea; ze, ziutatea berbera baita beti. Etzak besterik bilatu, etzegok. Ezta hiretzako bide edo barkurik ere.
Hemen galdu duan bizitza, lur guztirako galdu duk.
(Henry Bengoa Inventarium)


Wednesday, May 27, 2020

Zelanda Berria 3

Te Anau herrian egun bat egon ondoren, Milford Sound ikusteko baliatu nuena, berriz ere txirrinda hartu, km batzuk atzera eta Mavora Lakes-erako bidea hartu nuen Queenstown aldera. 




Mavora Lakes









Queentown ingurura iristen

Wakatipu lakua gurutzatzeko barkua hartu behar da. 







Hurrengo egunean Queenstownetik gora aldapa gogorra




 Wanakan gaua egin eta Makarorako bidean Hawea lakua. 



Eta Makaroratik gora Haast Pass... euria...euria...euria

Eta kostara jaitsi... euria...euria...euria...

Aoraki ekialdetik ikusi nuen. Orain Fox Glacier-en,mendebaldetik ere...laino artean baina.

Franz Josef Glacier



Franz Josef Glacier-en euria. Egun bat bertan atseden hartzen. Hemendik aurrerako ibilbidea prestatzeko denbora. Bide nagusia erabili beharrean beste aukerak bilatzen; West Coast Wilderness Trail.


Eta Franz Josef-etik Hokitikara bidean eguraldi onakin abiatzen naiz




Ross-en West Coast txirrinda bidea hartuko dut



Kaniere lakua









Kumara herrira iristean euria iragarrita. Kanpin denda lehorrean jarri eta afaldu eta gosaltzeko horrelako aterpea probextu egin behar da. Hurrengo goizean euritan abiatuko naiz Greymouth-era.

Bazkari perfektu baten adibidea.
Baina ez zen beti horrela izaten. Halare, ongi planifikatu ezkero bazeuden erosketak egiteko aukera nahiko. Gero janaria bukatzen joaten zen pixkanaka hurrengo denda aurkitu arte. Ibilbidea eta pixua ongi kudeatu behar...
Afaltzeko; noodles, pasta, arroza... ez zen falta