txino bati su eske
san franciscon...
bueltaka
denak lurrikara erraldoiaren zain
bere kale maitatuenean pasiatzen
dedoz etorri da
Mota guzitako jendea kaleetan
hiri guzietan
etxerik ez dutenek
supermerkatuetako karritoa bultzatzen dute
deskapotableak ala trolebusak
kartoizko oheak
San Franciscon, Txikierdin eta Nueva Yorken
eguzkia eta lainoa, haizea eta olatuak
bi kaio
eta kalea itsasoan bukaten da
ibaiak bezala
eta txinoak Chinatown-en
eta latinoak Mission-en
eta turistak niri galdetzen
eta ni ez naiz hemengoa
baina orain gehiago
naiz
hemengoa
eta hangoa
pixka bat gehiago naiz
izen baino
izan
ezta izeberga ere
bihotzik gabeko harkaitza
aldegiteko ur adina ez da
edo alderantziz
zebra itotzeko haina
bilatzen dugun gauza berri oro
beti izan genuen beste zerbaiten isla da
mugitu ezin den bale bat
ez da bere isla
irla bera da

zebra?
marmoka naiz
edo nola iritsi beisbol partidu batera azkeneko jokaldia ikustera
Jo Totxo, nola zauden...
ReplyDelete"azken arnasa eman nahi nuke
itsasoari begira..."
Ongi etorri Kantauri itsasora!!!
Plajiatzen ona naiz.
ReplyDeleteBale bat bezela iritsiko naiz Kantauri itsasora, kostara hurbiltzeko beldurrez, bazpadare urazpitik, poliki eta flotatzen.