Wednesday, April 28, 2010

California



Tren erraldoi bat mendebaldeko lurralde bukaezina zeharkatzen. Mendiak eta desertuak, zeru urdinak eta harkaitz gorriak, elurra eta basoak, laku eta ibaiak...
Oregonetik New Mexicorako bidea oinez egin duen gizona, Renora dijoan mozkorra edan eta edan etengabe, betaurrekoetako patila bat falta zaion neska hiztun artista margolaria, bizar eta ile luzea duen tranperoa korrika andenetik gora eta behera trena gelditzen den estazio bakoitzean, bere eserlekutik altxatu ez den mutil potoko betaurrekoduna ordenagailuari so, munduan besterik ez balego...
Eta mundu bat dago tren barruan, eta beste bat tren kanpoan, eta mundu batek bestea zeharkatzen du... Mendiak eta desertuak, zeru urdinak eta harkaitz gorriak, elurra eta basoak, laku eta ibaiak...


Itsas barea ez da izenak adierazi bezain barea. Eta beheko sugea ez da barea, ezta harra ere, baina ez dakit emea den, nahiz eta sugea izan.

Con serpientes de mar
con un mar de serpientes sueƱo yo


Rattlesnake

Eta Redwood (Sequoya Semprevivens) ez dira sugeak, munduko zuhaitzik garaienak baizik. Ehun metrotik gora. California iparraldeko kostaldean bizi dira.
Sequoya Giganteum California barrukaldeko mendietan bizi dira eta nahiz eta Reedwood-ak bezain altuak ez izan, munduko zuhaitzik handienak dira bolumenaz.



Eta gizakia ez da txingurria, lurralde hauetara depredadore moduan iritsitako munstro ikaragarria baizik. Bertako biztanleak eta natura txikitzen duen plaga bat.
Gelditzen dena ikusita, jakin nahi nuke nolakoak ziren lurralde hauek lehenengo gizon txuria iritsi zenean.

Eta itsasoan marrazo txuria bizi omen da, surflarien lagun mina



Monday, April 5, 2010

Aspen Highlands Closing day

Iruditzen zait ni naizela nire blogean sartzen den bakarra, baina tira, jarraituko dut idazten. Gutxienez oroigarri bezela geratuko da niretzat.
Negu denboraldia bukatzen ari da, dena oso azkar pasa denaren fiilina daukat. Igandean itxi zuten Buttermilk eta Aspen Highlands. Big party!
Highlands itxi eta sekulako elur ona! Bowl-a eskiatzeko aukera izan genuen aurreko gauan botatako elur hautsaz gozatuz.
Beti bezela, goizean ireki orduko hortxe nengoen prest eta lehenengoetakoa izan nintzen jeisten. Bidea ongi aukeratu eta urratsik gabeko elur hautsaz gozatu!
Glory glory. baten batek esango lukeen bezela.


Bowl-a hiru aldiz igo nuen eta sentsazio tristea ere izan nuen azkenekoa izango zela jakinda.
Igo nuen lehenengo aldia nuen buruan. Azaroan. Bootpacking egiten. Lehenengo kontaktua, dena ezezaguna, lan gogorra, altuerara egokitu gabe, ilusioz gainezka.
Baina hor geratuko da mendia, besteentzat... edo batek daki, noizbait berriro ere igoko dudan.
Jendea mozorrotua eta giro ona. Irudi xelebreak ikusteko aukera.


Gero, Merry Go Round-en jaia. Musika, jendea mozorrotua eta ea zeinek ur gainetik eskiatzen pasa. Bakoitza bere estiloan!




Kick Aspen Big Air


Saturday, April 3, 2010

Udaberria




Euriaren koloreaz jantzi zen udaberria
Apirilaren lehenak euria ekarri zuen
eta lehenengo aldiz ikusi nuen euria Coloradon
Nire lurraren usain ezaguna ekarri zidan
lau ttantta
oroitzapen baten haize bolada usua


Eta ondoren, gauean, elurra aparkalekuko farolaren argipean
geldiro erortzen
euria presaka erortzen bait da, elurra aldiz poliki
lasai
lurrarekin topo egiteko gogorik ez balu bezela

Negu gorria Coloradon


Red winter in Colorado


Hartza ohetik altxatu, leihotik begiratu eta,zer adar jotze da hau?
Segi lotara, negua ez da bukatu
eta hurrengo egunean bere lolekuaren gainetik pasa nintzen eskiekin...
behar bada.
Nonbaiten egongo dira ezta?



Eta euriaren usaina haizeak eraman zuen nonbaitera
usainak joaten diren lekura
oroitzapenak gordetzen diren tokira

Gure oroitzapenak
itsas galeretako oholak bezala
ez dira
itsas ondoan ezabatzen
ta ez dute
inongo porturik helburu

Itsasoaren urdina zeruaren isla omen da
eta Coloradoko zeru urdinean ikus dezaket itsasoaren isla
eta arnasa sakon hartuz gero, kresala gogoratu.
Usainik gabeko elurretan
ahazturaren eremu txurian


ezleku bat nonbait badago
elur ekaitz baten zuritasun infinitoan egongo bait da
espazioaren pertzepzioa desagertzen denean
ez espaziorik
ez soinurik
ez usainik
dimentsio guztien ezeztapenean, ezereza

baina ezereza balego, ez litzateke ezereza izango
There's nothing but snow
bestela
batuketa eginSnowmass Villagen bizi bait naiz


+1= elevation 8389