Sunday, November 18, 2012

BOOTPACKING




The farther I go the less I know
One foot goes in front of the other


It all boils around to not hanging around
To keep moving in front of the gravity
The answer is there the answer is there
but there is not a fixed position


It keeps moving along so I keep coming along
and that's why I'm a long distance runner
and if I stop to catch my breath
I might catch a piece of death


I can't keep your pace if I want to finish this race
My fight's not with it
It's with the gravity
Long distance runner


 Eta aldapa horretan elur jausia bota genuen. Nere aurretik zihoanak hautsi zuen plaka eta dena behera joan zen.
Argazkia hartuta dagoen baina 20 metro gorago hautsi zen, argazkian ikusten den zati hori behera erori eta behe beheraino jarraitu zuen, Bowl-aren behekalderaino.


 Elur jausia non sortu zen ikusten da argazki honetan.
Eta ez zen eguneko bakarra izan. Hau handiena izan zen dudik gabe, baina ondoren nik hautsi nuen beste bat. Pausu batean nere azpitik zegoen elur guztia goitik behera joan zen.
Beste txiki bat ere izan genuen.

 Gu ez gara ibiltzen elur jausi arriskua dagoen toki baten azpitik. Lehenago goiko zatia ongi zapaldu dugu, elurra ziurtatuz. Eta zapaldu gabe dagoen lekura pixkanaka eta sokari lotuta egiten dugu.

Bazkaltzeko ordua. Goi mailako jatetxe erosoa. 
Ikusten duzutenez, hegoaldeko magala oso pelatua dago.




Lehenengo egunak

Lehenego egunak lasaiak, ingurua ezagutu, Greg eta bere lagunak...
Hau da etxea:

Sukaldea...

 Terraza...

Egongelatik ikusten dena...

Auzoa ezagutu...etxetxoak...





Eta bizilagunak ezagutu  "bear" nituen eta horrela gure auzoko Bear ezagutu nuen. Iluntzean etxera herritik bueltan, etxeko bidegurutzera iristerakoan zerbait ikusi nuen etxeko ate parean, bide erdian, itzal handi bat. Nire ikusmena ez da oso ona eta farolak bi kuadra gorago bukatzen dira. Txakurra izateko handiegia, behia izateko txikiegia... eta behia Pakistanen kaletik ez da arraroa ikustea baina hemen... Gehiago hurbildu eta... HARTZA! (har tzak!)
Pasa behar nintzen tokian zegoen niri begira. Bidez aldatu eta ,disimulo handiarekin, zuzen jarraitu nuen. Orduan berak bere bidea jarraitu zuen poliki poliki eta nik buelta eta etxera joan nintzen. 
Ez nuen inoiz hartz bat ikusi! Ederra izan zen, baina egia da susto handia eman zidala, batez ere gauez izanda eta ni despistatua, aurrez aurre aurkitu nuenean. 
Hartz asko dabiltza hemendik. Hartz beltzak dira, ez dira grizzliak. Ez dira oso handiak eta ez "omen" dute erasotzen.

 Gorriz hartzaren ibilbide patxaratsua.

Urdinez nire ibilbide errantea
(teknologia aurreratua erabiliz sortutako irudia)

Atzean eski Worl Cup-erako prestatzen ari diren pista ikus daiteke..



Ez da hau

Hau da... eta nere laguna da