Thursday, December 19, 2013

FIXINTAUN





Gure oroitzapenak
Itsas galeretako oholak bezala
Ez dira
Itsas hondoan ezabatzen
Ez dute
Inongo porturik helburu.
Gure oroitzapenak
Itsas galeretako oholak bezala
Ur gainean doaz kulunka
Uhainek eraginak
Ezabatu ezin
Eta xederik gabe.

Wednesday, October 30, 2013

UDAZKEN KOLOREAK

Elurraren zuria mendietan nagusitu aurretik udazkenaren koloreekin gozatzeko une hau ezin da pasatzen utzi.
Hemendik gutxira, neguaren etorrerarekin, zeharo aldatuko da paisaia. Eta paisaiarekin batera, mendian ibiltzeko modua ere.

 Horrela murgildu ginen udazkeneko koloreetan.

 Artouste lakua Arraile lepotik

 Midi txapela jantzita eta gona gorriakin


 Ayous aterpetxea izen bereko mendiaren gailurretik

 Zaldi gainean ibiltzeko zela balitz.

 Midi goizean, Ayous aterpetxetik


 Lakuaren zainak lurrari itsatsiak. Uraren mintzoa.

Beha zure mendi ta oihan ederreri,
zure ur garbietan arrainak igeri;
entzun xoriak kantuz goiz ala astiri,
erakutsi beharrez kantatzen bertzeri.
Ez dela harritzeko errex da  ageri
pertsutako gogoa sortzen bazaut neri
                  Xalbador (Odolaren Mintzoan)
 

 Naturaren opariaz gozatzen.
Midiaren isla geratuko da gure arimaren lakuan.


Wednesday, October 16, 2013

KRESALAREN USAINA


Zein formatotan gordetzen dira usainak? jpeg, gif...
eta haizea? nola gordetzen da haizea?
eta sentsazioak? berotasuna? hotza? hotzikarak?
eta sentimenduak? emozioak?...avi, mp3?
eta belarrietara xuxurlatutako sirena baten kantu goxoa?...HTML,GPX?

Ez naiz informatikan batere trebea.
Beraz, irudi eta musikaz osatutako bideo xixtrin bat besterik ezin dizuet eskeini.




Thursday, July 11, 2013

Monday, July 1, 2013

Wednesday, June 19, 2013

Happiness Alaskatasuna?




Into The Wild


NIRE LURRA, NIRE ANAIAK, NIRE AMETSAK
        Joxe Azurmendi , 1965

Nire lurra, nire anaiak,
ametsak nireak. Urteen zalapartan
orok galdu zuen
niretasunaren poza.

Ez ote nuen aski neure buruarekin
besteengatik arduratzeko?
Nire ez zen edozein bide batetan
sartu nintzen.

Denok ahaztu zintuztedan
oroimena huts
gauaren mugan eseri nintzenean.
Non gaudenezko gabe gabiltza-eta.

Errukiz eta isekaz ikusten nituen
handik ametsak, anaiak
lurra, gaztaroaren zoroaldiko
urruntasunetan lausoturik.

Lagunduko ezin badut
zertako gelditu inor entzutera?
Gauden bakean zentzunik ez duenari
erantzun eske joan barik.
Pipa honi kea dario
zergatikorik batere gabe.
Galdetu baino hobe itzali
edo trankil-trankil erre...
Ez ote da gehiegi
norbera zaintzea?

Goizaldean egunaren leihoa
edegirik, itzartu naizenean
hotzak gogor nengoen.
Ez dut oinazearen ibaia sentitzen
nire lurraren samin errerik
ez nire anaien goserik.

Baina badirudi mespreziatzen nauela
izadi osoak. Badirudi
oroimena baino
hutsagoa dudala bihotza,
ez dakitela nora joan oinok.

Badirudi galdu egin naizela
eta ez nindoan inora.

Baina atzera abiatuko naiz
gaztetako bihotzaren bila:
nire lurra, nire anaiak
nire ametsak.

Eta egia da erantzunik ez dudala,
beharbada egon ez baitago.
Baina nire poesian galdezka daude
berriro nire ametsak
nire anaiak, nire lurra.

Tuesday, June 4, 2013

Sorterrian



Nekez uzten du bere sorterria
sustraiak han dituenak.
Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa
ez hare harriak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten
ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du
sustraiak han dituenak.

Joseba Sarrionandia

Wednesday, May 1, 2013

Orlegia


Euria, haizea, tenperatura epela, lainoak, kresala, belar usaina... Hitz berriak nere hiztegian.
Hegakinetik ikusi nuen. Lainoz estalita zegoen lurralde bat, kostaldea okertzen den lekuan, lurra tolestu egiten den tokia.  Laino artean zelai berde, teilatu gorri, bailara estu... porlana eta galipotezko zauriak, sugeak balira.  Txikia zirudien. Dena txikia; lurraldea bera, bailarak, mendiak, herriak, kaleak, kamioiak, kotxeak...
Denbora batez bertan gelditzea erabaki nuen.
Eta kolorez berdea zen.


Eta berdea ere usaina; belarra, goroldioa... hezetasuna, ur txirripak tarrapataka, lohia... eta kresala... uhinen joan etorria hondartzan, itsasoaren urdin amaigabe beti ezberdina...

Berdea piƱua, berdea pagoa, berdea belarra, berdea pikoletoaren txaketa...
 Orlegia edo Berdea naturan oso ohikoa den kolore bat da. Landare gehienak berdeak dira klorofila dutelako fotosintesia egiteko. Orlegi izena espektro elektromagnetikoaren barnean uhin luzera 520-570 nanometro artekoa duen koloreari dagokio.
 File:Electromagnetic spectrum-es.svg

Monday, April 22, 2013

Berdea?

Alde batetik aberriaren berdea buruan, egun gutxitan han izango naizela jakinik hango udaberriko zelai berdeak etortzen bait zaizkit burura.
Beste alde batetik hemen ere berdea ikusten hasi bait da ere. Baina ezin konfiatu eta egun batzutan udaberri giroko eguzki goxoaz disfrutatu ondoren berriro ere elurra ari du. Eta mara mara!
Beraz azken egun hauetan powderra dastatzeko aukera izaten ari gara. Ez da neguko "champagne" powder famatua, baina apirila erdialdean gaudelarik ez dago batere gaizki.


Monday, April 8, 2013

Gorria

Bai, hala da, Colorado-ko lur gorria agertzen hasi da elurra urtzen den heinean. Azken aste honetan tenperatura altuak eta udaberri giroa. Elurra azkar ari da urtzen eta denboraldi bukaera gertu.
Martxoak 25an Bowl-en egindako hiru jeitsieren bideoa jartzen dut hemen, udaberriko eskia izan daitekeenaren erakusgarri.
Elur asko bota zuen aste horretan eta hurrengo bi egunetarako beste ekaitz bat omen dator; tenperatura hotzak eta elur dexente. ea egia den.





Saturday, April 6, 2013

Urdina


Martxoa bukaera eta aste ederra egunero elur hautsaz gozatuz. Egun batzuk elurretan eta beste batzutan elur osteko eguzki eta zeru urdinaz gozatuz. Hotza aurpegi eta hanka puntetan, baina burua bero, hortzak zorrotz eta hankak erretzen. Denboraldi bukaeraren hasiera. Azken tantoak txapa gainean moztuta.


Wednesday, March 13, 2013

Saturday, March 2, 2013

MILA KOLORE (Oakland beltzetik Colorado txurira)

Eguzkia beherantza eta Utah- ko harkaitzak kolore laranja izugarri polita hartzen ari dira. Miloika urtetan higadurak sortutako eskultura zoragarriak. Argi eta itzalen jolas artistikoa. Pareta erraldoiak, amildegiak, arrakala sakonak, kaƱoiak... Nahi nuke trena gelditu, nahi nuke eguzkia gelditu, imagina izoztu, "pause", baina trenak sartalderantza jarraitzen du, mendebalde basatia, "wild west".  Eguzkiak ere bere bidean darrai. Gure patua gau iluna da dudarik gabe. Laranjaren ondoren okreak nagusituko dira, gero grisa eta azkenekoz beltza.
 Hala ere, hau baino lehenago, zeruaren edertasunaz gozatu ahal izan dugu. Zeruaren urdin sakon aldakorra eta hodeien gorria pixkanaka ahultzen. Etengabe aldatzen den margo inpresionista baten antzera. Koloreen, formen, aldaketa etengabea. Margo bizia.
Trena hartu eta Colorado, Utah, Nevada eta California zeharkatuz San Franciscora iritsi nintzen, Itsaso Barera. Renon trena utzi nuen eta autobus batean "Sierra" zeharkatu Sacramentoraino eta han berriro trena hartu. Horrela merkeago ateratzen zitzaidan eta Renon bi ordu eduki nituen lasai gosaldu eta hiritik buelta bat emateko. Casino batean sartu nintzen. Goizeko 9ak, jendea makinetan jokatzen. Lur enmoketatua, poker mahaiak, jendea serio serio apostuan. Krupierrak alkandora zuri eta txalekoarekin, ni bota eta motxilarekin  erruleta eta poker mahaien artean. Ikustezina banintz. Jendea jokoan konzentratuta. Ez nuen dirurik galdu. Ez nuen autobusa galdu.


San Franciscon egun batzuk egin nituen hiritik ibiliz eta kostaldeko zenbait toki ezagutuz.
Californiako egonaldi interesgarriaren ondoren, trena hartu nuen Bakersfieldera. Han autobusa Las Vegasera eta hemen beste autobus bat St George-era, Utah hegoaldean. St George-n kotxea alokatu eta astebete egin nuen Utah zeharkatzeko, zenbait National Park ikusiz.


Astebete egin nuen Utah-n baina hilabete bat ere egongo nintzake inguru horiek ongi ezagutzeko. Utah hegoalde horretan oso jende gutxi bizi da, erraldoia da eta mendi, baso, lautada, kaƱoi... denetik dago. Inguru natural ikusgarria. Harkaitzen koloreak era guzitakoak dira; gorriak, laranjak, horiak, zuriak, beltzak... pareta erraldoiak, forma eta mota guzitako mendi, arroil, orratz... ibaiak, lakuak, ur jauziak...


Ibilalditxo batzuk egiteko aukera izan nuen mendialdean. Parke naturaletan ibilbide asko daude markatuta baina negua denez, horietako asko itxita daude, elurra, izotza dela eta. Hotza egiten du eta egunen batean elurra ere izan nuen. Horregatik jende gutxi ibiltzen da garai honetan eta  lasaitasun handia dago.

 Cedar Cityra iritsi nintzenean elurra botatzen hasi zen eta igande osoa han egon behar izan nintzen. Mendate bat gurutzatu nahi nuen Bryce Canyon-era joateko eta hainbeste elurrakin ezinezkoa zen.

 Herri txikiak bidean, motelak hutsik, udaberri eta udako bezeroen zain. Bide ertzeko motel batean egin nuen gauean uste dut gau osoan ez zela handik kotxe bat ere pasa. "Road movie" baten antzera.


St George-ko motelean nintzela, gauean telefonoa; rezepzionista.
- Baduzu mailu bat?
- ????what?
- Mailu bat, mailua! Ez daukazu mailu bat?
- Ez ez daukat.
- Mailu bat behar dut. 104 gela da ez? Zu ez al zara ba "the spanish guy" (sic)
 (betiko kontua dokumentazio "fake" hau eramateagatik)
- Bai, ni naiz, (ez nintzen orduan ba hasiko betiko kontuarekin; "between Spain and France" and all the stuff) baina ez daukat mailurik.
- Ez daukazu mailurik e.
- Ez ez daukat mailurik sentitzen dut.
- Buff, bueno ba, good night
- Good night






Thursday, February 28, 2013

HARRI ETA IRRI

Glen Canyon






"Ezdakitzeinen" Aulkia

Natural Bridges: "Katsina" zubia.



"The Church"


Wilson Arch



Arches National Park
Delicate Arch




Colorado River

Tuesday, February 26, 2013

ANASAZIEN LURRALDEA

The name "Anasazi" has come to mean "ancient people," although the word itself is Navajo, meaning "enemy ancestors."





National Geografikoek "Kodachrome Bassin" izena jarri zioten atzo egon nintzen toki bati, garai hartan Kodak ateratako film berri horrekin lortzen ziren koloreengatik.
Nik "Fotoxop Canyon" jarri diot toki honi. Programa famatu horren beharrik ez dagoelako argazkietan kolore ikusgarriak lortzeko. (Kill Photoshop!)










Capitol Reef








The Fremont people were a diverse set of groups who were contemporaries of the
Anasazi but lived a different sort of lifestyle. Most were small bands of hunters, foragers
and corn farmers who lived in small pit house villages, moving every few years, however, in
a few places they created large stable villages
 They did have a typical pottery style and their petroglyph designs were quite distinctive.
The Fremont culture began about 2500 years ago and flourished until the culture
gradually disappeared between 1250-1500 AD, as did the Anasazi culture.