Wednesday, May 27, 2020

Zelanda Berria 3

Te Anau herrian egun bat egon ondoren, Milford Sound ikusteko baliatu nuena, berriz ere txirrinda hartu, km batzuk atzera eta Mavora Lakes-erako bidea hartu nuen Queenstown aldera. 




Mavora Lakes









Queentown ingurura iristen

Wakatipu lakua gurutzatzeko barkua hartu behar da. 







Hurrengo egunean Queenstownetik gora aldapa gogorra




 Wanakan gaua egin eta Makarorako bidean Hawea lakua. 



Eta Makaroratik gora Haast Pass... euria...euria...euria

Eta kostara jaitsi... euria...euria...euria...

Aoraki ekialdetik ikusi nuen. Orain Fox Glacier-en,mendebaldetik ere...laino artean baina.

Franz Josef Glacier



Franz Josef Glacier-en euria. Egun bat bertan atseden hartzen. Hemendik aurrerako ibilbidea prestatzeko denbora. Bide nagusia erabili beharrean beste aukerak bilatzen; West Coast Wilderness Trail.


Eta Franz Josef-etik Hokitikara bidean eguraldi onakin abiatzen naiz




Ross-en West Coast txirrinda bidea hartuko dut



Kaniere lakua









Kumara herrira iristean euria iragarrita. Kanpin denda lehorrean jarri eta afaldu eta gosaltzeko horrelako aterpea probextu egin behar da. Hurrengo goizean euritan abiatuko naiz Greymouth-era.

Bazkari perfektu baten adibidea.
Baina ez zen beti horrela izaten. Halare, ongi planifikatu ezkero bazeuden erosketak egiteko aukera nahiko. Gero janaria bukatzen joaten zen pixkanaka hurrengo denda aurkitu arte. Ibilbidea eta pixua ongi kudeatu behar...
Afaltzeko; noodles, pasta, arroza... ez zen falta


No comments:

Post a Comment