Saturday, May 23, 2020

Zelanda Berria 2

Oamaru atzean utzita kostaldetik hegoaldera. Txirrinda konpontzen utzi nuen eta eguerdiko ordu batean jaso dut. Berandu abiatu naiz gaur. Baina hala ere 75k eta 1000mko desnibela egingo dut Dunback-era iristeko. Ez dago gaizki. 


Eguraldi grisa, euri pixka bat.


Zati batean trafikoa handia izan ondoren mendi aldera ihesi. Otago Rail Trail hartu nahi dut.


Eta Dunback pasata aldapa gogorrak igo ondoren Macraes Flat ingurura. Askotan gertatzen zait "Flat" izena duten tokiak sekulako aldapak dituztela. 
Eta han goian... "Central Otago Rail Trail"

Txoko hau aurkitu eta bertan gelditu naiz. 




Gaur, lehenengo aldiz, beroa pasa dut. Cromwell-era iritsi eta bainu ederra hartu dut.

Ahal denean kotxe asko dabilen Quenstowneko errepidea sahiesten



Queenstownera iritsi aurretik ezkerrera Kingston aldera.



Kingstonen bainatu eta lo egin ondoren "Around the Mountains" txirrinda bidea hartuko dut. 



Te Anau inguruko mendietara hurbiltzen


7 egun eta 502k Oamarutik Te Anau-eraino


Milford Sound. 
Oso turistikoa, baina fiordo ikusgarria. 












Eta Milford Sound-etik  Te Anau-ra buelta. Bidea ikusgarria ere.





No comments:

Post a Comment