Sunday, March 21, 2010

Marchpowdwer

Eta beste bat!
Beste elurte bat martxoan. Beste 25 zm. Elur frexko berri berria. Ostiralan Snowmassen txokorik onenak eskiatzen. Elurra etengabe egun osoan. Momentu batzuetan gelditu behar altxatutako elurra aurpegira etorri eta ez nuelako ikusten!

Eta post honetan argazkirik ez. Batetik batzuk esan didazuelako argazki asko baina ez dudala ezer kontatzen. Eta beste batzuren ustez txuri gehiegi dagoelako blogean, eta argazkiak berriro ere nahiko txuriak izango zirenez... Elurra nagusi. Arrazoia duzue eta hitzari aukera bat emango diot gaurkoan.

Larunbatean Bowl. Deep eta light. Zoragarria! Bigarren jeitsieran "Deep Temerity" aulkira iritsi eta hilara luze bat. Aulkia izorratua eta oinez igo behar. Jende guztia oinez gora beste ordu erdiz. Gora irisi eta bi patroller 10$ ko bonoak banatzen jende guztiari. Aulki bat hondatu daiteke, baina antolakuntza oso ona.
Noizbait ikusi duzue aulki bat atzeraka metro batzuk frenatzen duten arte? buuuf! Aulkian zeudenek 10$ baino gehiago merezi dute!

-2ºF goizean eta 20ºF ko maximoak neguko egunik hotzenak dakarkizkit gogora, nahiz eta gaur udaberriko lehen eguna izan eta eguna gauari gainditzen hasi zaion.
Gaua...



Eta horrela eguna luzatzen den moduan, nire bidaiaren (bidaia? edo egonaldia? ez dakit nola deitu) bukaera gerturatzen ari da. Maiatzaren 11an Euskal Herrian! Eta hegaldia hartu bezain pronto zubi bat eraiki dut Itsasoaren alde batetik bestera, zilarrezkoa Potosikoa bezela? Potosi-Gasteiz? Colorado-Euskal Herria? Aspen-Hondarribi?

A FISHING TOWN UP IN THE NORTH
WHERE THERE´S NOTHING GOING ON
SMOKING JOINTS TO KILL SOME TIME
AND WATCHING GIRLS JUST PASSING BY

AND I KNOW
NOTHING GOING ON
AND I KNOW
A FISHING TOWN UP IN THE NORTH

OLD SAME FACES IN THE BARS
REMIND YOU OF WHERE YOU ARE
WHAT YOU SEE IS WHAT YOU GET
IT´S NOT ENOUGHT BUT COULD BE LESS

AND I KNOW...

NO MORE TUNA FOR THIS YEAR
ONCE MORE WINTER TIME IS HERE
NO MORE TOURITS ON THE BEACH
FUCKING FAGS FUCKING PIGS

AND I KNOW...

A FISHING TOWN UP IN THE NORTH
WHERE THERE´S NOTHING GOING ON
WHERE EVERYBODY IS JUST A NAME
AND NO ONE HAS NOTHING TO SAY

AND I KNOW...


14 urte iraun zuen Aspen-en zilarraren ametsak. Hamalau izan ziren aberastu zirenak, eta hamalau dira hemengo batzuk ere; what's the matter man? are you busting my balls? are you fourteen? Han ere badira hamaika hamalau!
Zilarrezko zubi bat eraikitzeko ametsa, haina ez zuten lortu Potosin, baina hilotzen zubi bat eraikitzeko bai. Bai han eta bai hemen ere. Non daude Ute indioak?Baina beti egongo da Wounded Knee bat. Galdetu Custer generalari. Beti egongo da Orreaga bat.

Zilarrezko zubia ezetz erabaki eta beste motatako zubi bat eraikiko dugu. Baina... eraiki baharrik al dago? Ez al dago zubirik dagoenekoz?
John Denver-en Rocky Mountains eta Benito Lertxundiren Aezkoako mendiek bat egiten duten lekuan. Abandonatutako zilar meategiak eta Orbaizetako olha. Iturengo arotza Maroon Creek-en bizi da.

Joan eta etorri, etorri eta joan. Han eta hemen, hemen eta han. Aspen eta sequoiak, haritzak eta pagoak. Kez betetako taberna ilun eta itogarri batean kantatu daiteke; maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean. gauez eguzkiari eta egunez ilargiari. Udaberrian udazkenari eta alderantziz. Joaterakoan kaixo eta etortzerakoan agur... edo nahi baduzu alderantziz. Ala hasi garen lekuan bukatu. Legatza ta bere isatsa
Inoren ero ni

Beraz natorrenean banoa eta noanean banator, udaberrian etorriko naiz Euskal Herrira, udaberrian joango naiz Euskal Herrira. Edo... udaberrian pasako naiz Euskal Herritik, hego haizea bezela.

Por más que la dicha busco,
vivo penando,
y cuando debo quedarme,
me voy andando.
Y cuando debo quedarme,
me voy andando.

A veces soy como el río:
llego cantando,
y sin que nadie lo sepa,
me voy llorando.
Y sin que nadie lo sepa,
me voy llorando.

Es mi destino:
piedra y camino.
De un sueño lejano y bello,
soy peregrino.
De un sueño lejano y bello,
soy peregrino.

1 comment:

  1. Begira, begira...zure kronika irakurtzen deep temerity zein pista zen jakin nahi eta zer agertuko? http://www.aspendailynews.com/section/home/139797 Merezi izan du argazki gutxiagogatik zure hitzak irakurtzeak, bidaiari. ondo segi!

    ReplyDelete