Monday, February 25, 2013

UTAH 2

Eguna hasteko Red Canyon zegoen bidean. Irudi ikusgarriak gosaltzeko.


Baina eguneko bazkari nagusia Bryce Canyon zen.
Asko espero nuen toki honetaz, baina hala ere txundituta geratu nintzen lehenengo begiradatik.





 Harrizko formazio hauek "hoodoo" deitzen dira.
Paiute indioen mitologiaren arabera, beraiek baino lehenago "Legend People" bizi zen hemen. Gaiztoak izateagatik, "Coyoteak" harri bihurtu zituen



 Gotiko errenazentista estiloa

 Sorpresa bat bestearen atzetik

 Toki guztietan zerbait ikusgarria

 Elurrak ikusgarriagoa bihurtzen du paisaia. Gainera neguan jende gutxiago dabil hemendik.


 
Eta kilometro batzuk aurrerago, afari moduan, Kodachrome Bassin.
National Geografic-ekoek jarri omen zioten izena. Momentu egokian iritsi nintzen argi onena harrapatzeko.



Baina argi egokiak denbora gutxi irauten du.
Bidean ilunabar ederraz gozatu nuen eta bukatzeko, azken kilometrotan, ilargi betea agertu zen mendien gainetik.
Egun ahaztezina Utah-ko paraje zoragarri hauetan.
 

2 comments:

  1. Ta argazki bikaƱak again maifren....
    capadoccia-ko egiturak gogoratu dizkit.
    Hau maƱifikoagoa, of course.

    besarkada bat!

    ReplyDelete
  2. Hau argazkilariaren paradisua da. Begiratu gabe argazki kamararen botoia sakatu eta argazki ona ateratzen da. Capadoccian ere horrelako "Hoodoo" formazioak daude. Ez dakit hangoen tamaina zein izango den baina hau huuuuuuuuge da! Eta harrien kolorea... buff demasa!
    See yu soon

    ReplyDelete