Chatru; 2014ko Abuztuak 7.
Gizon euskalduna aurkitu dugu. Babes bat eraiki omen du harriekin ibai ondoko arroketan. Egurra bildu, irina erosi eta chapati batzuk egin. Hori da bere helburua. "Hemendik geratuko naiz urte batzutan. Etxera itzuli nintzen denbora batez eta ez dut nere burua eroso aurkitu, hango martxa galdu dut".
Urteak ibili omen da etxetik kanpo... etxetik? zein etxe? zein da bere etxea ez bada egin duen txabola?
Bera bakarrik hemen geratzeko asmoa.
!A dar la vuelta al mundo!
Ahab kapitaina Moby Dick-en
Herman Melville
"Estos dias azules y este sol de la infancia..."
Antonio Machadok idatzitako azken hitzak, herbestean hil aurretik.
Umeak gara... mundua ulertzen saiatuz...
Astebete pasa da Leh atzean utzi genuenetik. Bide gogorra egin dugu, gogorra bezain ikusgarria. Menditsua, errekak bidea moztuz, euria, harriak, aldapa gogorrak... Chandra Tal lakua... lehorragoa Kurzung La mendatea gurutzatu ondoren.
Sarrera ikusgarria Spiti bailarara; Ibai Arroxa, Zilarrezko ibaia, mila koloretako harkaitzak...
Etxera itzultzeko bide bakarra ohitura bihurtzen denean.
Nigandik nigana egin dut bidaia
edonora noala aurkitzen naiz nirekin
xaguzarra
gauean
berriro itzuliko da
behin ta berriz
gurpil eroan
beti ni naizenean
nigandik urrun egon arren
beti bidean eta beti toki berean
edonoiz bait da orain
edonon bait da hemen
denborak akatu nau
hemen eta orain
gaurko orain berrian jaioaraziz
orain edonoiz den lekuan
hemen edonon den unean
ametsen lurraldean
No comments:
Post a Comment