Friday, January 3, 2014

AIGUESTORTES

















Ondo bizitzeko beldur? ala katu beltzari hozka?

Katu beltz bat zenbaitek
bihotzaren lekuan
bizitza zoritxarraren aukeratik
begiratzen duen jendea

Katuon atzaparrak
ahotik ihes hitz harramazkarietan
Halako inbidia usaineko zerbat
hortz artetik marmarrean

Katu beltzak ugari kaleetan

Bereaz konforme denari patxada
txiki hori aurpegiratzen diotenak.
Ondo egoteaz errudun sentiarazteraino

Ondo bizitzeko beldur
Ondo egoteari beldur

Katu beltz bat zenbaitek bihotzaren lekuan
Eta beltz ikusten bizitza zakurra...

Eta zakurra al da?

1 comment:

  1. A ze elurte goxoa arrapatu zenutena!!!!

    Ze gozada!!!

    Argazki politak!!!!

    Agur bero bat!!!

    mendieskia-fuji.blogspot.com

    ReplyDelete