Sunday, November 18, 2012

Lehenengo egunak

Lehenego egunak lasaiak, ingurua ezagutu, Greg eta bere lagunak...
Hau da etxea:

Sukaldea...

 Terraza...

Egongelatik ikusten dena...

Auzoa ezagutu...etxetxoak...





Eta bizilagunak ezagutu  "bear" nituen eta horrela gure auzoko Bear ezagutu nuen. Iluntzean etxera herritik bueltan, etxeko bidegurutzera iristerakoan zerbait ikusi nuen etxeko ate parean, bide erdian, itzal handi bat. Nire ikusmena ez da oso ona eta farolak bi kuadra gorago bukatzen dira. Txakurra izateko handiegia, behia izateko txikiegia... eta behia Pakistanen kaletik ez da arraroa ikustea baina hemen... Gehiago hurbildu eta... HARTZA! (har tzak!)
Pasa behar nintzen tokian zegoen niri begira. Bidez aldatu eta ,disimulo handiarekin, zuzen jarraitu nuen. Orduan berak bere bidea jarraitu zuen poliki poliki eta nik buelta eta etxera joan nintzen. 
Ez nuen inoiz hartz bat ikusi! Ederra izan zen, baina egia da susto handia eman zidala, batez ere gauez izanda eta ni despistatua, aurrez aurre aurkitu nuenean. 
Hartz asko dabiltza hemendik. Hartz beltzak dira, ez dira grizzliak. Ez dira oso handiak eta ez "omen" dute erasotzen.

 Gorriz hartzaren ibilbide patxaratsua.

Urdinez nire ibilbide errantea
(teknologia aurreratua erabiliz sortutako irudia)

Atzean eski Worl Cup-erako prestatzen ari diren pista ikus daiteke..



Ez da hau

Hau da... eta nere laguna da



3 comments:

  1. Hey To! Whats up?? Aspenen hartzak ze ibiltzen dira, mobilarekin? Whatsap-ka?

    ReplyDelete
  2. Eh To!! What's up!! Aspeneko hartzak ze joaten dira kaletik, mobilarekin? Gustoa bialiko nioken whatsapa nere panamatik zu ikusi zintun hartzai: "hey guy!!"

    ReplyDelete