Monday, December 7, 2009

Thanks Giving Day

Egun berezia Estatu Batuetan. Afari erraldoia eta jana sobran. Hemen ez da afaltzen 10tan han bezela, hemen 6tan afaltzen da.
Familia, lagun eta auzokide batzuk... eta ni erdian. Alien bat.
6 zentzuak adi zerbait ulertzeko prest.. baina ezin.
Ulermen arloan: ez-gainditua.

Hala ere elkarrizketaren bat aurrera eramateko abilidadia erakutsi nuen.
Mintzamen arloa: ongi

Ohitura da afaria hasi baino lehenago kide bakoitzak eskerrak ematea (horregatik da Thanks Giving Day) speech baten bitartez. Ni ez nintzen libratu, ez jauna. Nahi baduzu gazteleraz... ez horixe! oraindik ridikuloagoa sentituko nintzen. Ba hortxe hasten naiz nire ingelesa traketsean denon aurrean hitzaldia ematen... eskerrak familiari harreragatik, plazerra zela han egotea guztiekin batera mahaia konpartituz eta abar. Auskalo zer ulertu zuten!
Lotsatu gabe ridikuloa egiteko ahalmena: oso ongi

Ondoren nere ondoan eserita zegoen NYeko Ben jatorra hasi zen hitzegiten eta era berean aurpegia gorritzen. Ez dakit denen aurrean hitzegiteagatik edo nire aurreko mintzaldi ridikuloagatik auzo lotsa ote zuen.

4 comments:

  1. Earra "elurraren hautsa egun batean"!

    Eta ze esan argazkiko repisa hortaz... Hitz egitea falta zaio bakarrik elurrezko gizonari!

    Aupa To!

    ReplyDelete
  2. Bueno Totxo, zer eman behar da tabal motz eta zabala edo estu eta luzea??jajajaja, portzierto, kontuz Dorronekin fuerte doa ta bere tabla eta fijazio berriekin!!!!

    ReplyDelete
  3. Ba nik txori bat ikusten dut, edo horrelako zerbait. Kornisa politta e! Eta Piriniotan! Ez da Coloradora etorri beharrik horrelako gauza ederrekin gozatzeko. Gainera, Josef zuk badakizu non den.

    ReplyDelete
  4. Joe Koldo, nire ustez onena luzea eta zabala! eta oso potoloa.
    Asko kostatu zitzaion Dorroni tabla berria aukeratzea ez? Ba nik uste nuen eskiekin etorriko zela, palillero bihurtuta.

    ReplyDelete