Non dago galdutako denbora?
Galdutako denborarik badago
Eta egonen balitz
Aurkitzerik balego
Han galdu ote genuen
Ala hemen gorde
Gordetakoa ez ote dugun galdu
Eta galdutakoa gorde
Non gorde ote genuen denbora?
Ordukoak eta oraingoak bat egiten duten lekuan?
Horrelako lekurik balego
Nahiz eta toki bera ez izan... edo bai
Ez genuen ongi gorde?
Ala ez dugu ongi galdu?
Bestela... zergatik bilatu?
Zertan ari gara?
Denboraren bila?
Noiz galdu genuen denbora?
Eta non?
Norekin eta zertarako?
Non ari gara bilatzen orain?
Sikiera hori jakingo bagenu
Agian berreskuratuko genuen iraganekoa
Edo aurkitu oraingoa
Edo amestu etorkizunekoa
Bilatzen dugu, bilatu
Baina ez dugu nahi aurkitu
Bilatzen jarraitu nahi bait dugu
Bestela zertarako?