Gauean, palma hostoz egindako etxetxoan tokia egin ziguten Tamil batzuk. Putzu batean gorputz gaineko hautsa kendu eta afaltzen eman ziguten.
Gerraren hondarrak bidean zehar. Militarrak trintxeretan gordeta eta beste eraikuntza militar eta lubakiak suntsituta. Genozidioaren erakusgarri, gizakirik ez bidean, hustutako herriak, errefuxiatuak hesiaz inguratuta.
Lagunak geldirik daude kontrol militar batean, gelditzeko esan digute, militar gazteak irrifarrez, jator eta irrifartsu, lasaiak, ez dugu ulertzen, erreka ona omen dago bertan bainatzeko, where are you from? where are you going? paper batzuk ematen dizkigute; tasaren bat pagatu behar? multa bat? rupia batzuren truke ez dakigu militarren aldeko bonoak edo zer demontre erosi dugun. Agur egiten digute irrifarrez ezkerreko eskua altxatuta. Eskubiarekin M16 fusil estatu batuarra helduta, atzamarra katutik gertu.
Irakaspen hauen xedea ezbetetasuna eta sufrimendua erauztea da. Budismoaren arabera, azken buruan sufrimendu horren zergatia ilusioa edo ezjakintasuna da, hots, existentziaren benetako izatea oker ulertzea. Horregatik egoera honen behin-betiko amaierari Iratzartzea deitzen diote. Maila berri horretara iristeko, budismoak buruzko entrenamendua, diziplina etikoa eta ikastea lantzen eta xedatzen ditu.
Siddhartha Gautama Sakya tribuko printze indiarra zen, budismoaren fundatzailea (K. a. 563-483). Oinazea eta heriotza ezagutzeak jauregiko bizimodu erosoa utzi eta bizitzaren egiaren bila abiarazi zuen. Gogarte-aldi luzeen ondoren giza izatearen misterioa argitu zuelakoan, Buda izena eman zioten ("Argitua" sanskritoz). Bere mezu osoaren muina, "lau egia zintzoetan" bildu zuen.
Lau Egia Zintzoak
Budaren irakaspen garrantzitsuenak Lau Egia Zintzoak dira.- Bizitza mingarria da.
- Min honen zioa nahia da. Gero eta gehiago nahi dugunez, mina sentitzen dugu.
- Badago itxaropenik. Mina bukatzeko bide bat dago.
- Bide hau Bidezidor Zortzikoitz Zintzoa segitzean datza.
Bidezidor Zortzikoitz Zintzoa
Hauexek dira:- Burutapen Zuzena
- Berba Zuzena
- Ekintza Zuzena
- Ogibide Zuzena
- Ahalegin Zuzena
- Arreta Zuzena
- Baitarapen Zuzena
PD. Nahi duenak ere zortziko txikia erabili dezake
- Herrialdea bitan banatu nahi zuten. Bonbak eta atentatuak, jendea hiltzen zuten. Orain dena lasai dago, gure presidenteak ondo egin du Tamilen kontra gogor jokatuz, ez zegoen beste irtenbiderik- Lehen ezin zen lasai bizi.
- Orain iparraldera joan daiteke, lasai dago, bakea. Orain turismoak gora egingo du. Orain ongi dago.
baina...zeinentzat dago ongi? turistentzat? ekonomiarentzat? errefuxiatu kanpoetan bizi diren Tamilentzat? hildakoentzat?
Militarren presentzia itogarria iparralde eta ipar ekialdean.
Gerraren bidez lortutako bakeak zenbat denbora iraun dezakeen galdetzen diogu geure buruari.