Saturday, July 21, 2012

KARIMABAD ALBERDANIAN


Karimabad zen gure nolabaiteko helburu garrantzitsu bat abiatu ginenean. Hunza bailaran galdutako herri eder bat, 7000m-tik gorako mendiz inguratua. Aste pare bat bizikleta gainean egin ondoren ( zehazki 12 etapa) bidaiaren zati bat burutu dugunaren sentsazioa daukagu, nonbaitera iritsi garenaren pertzepzioa. Eta ez da erraza izan. Islamabad bertatik abiatzea erabaki genuen, autobusa ez hartzeagatik. Horrela, lehenengo bi etapetan bero handia jasan genuen (40 gradutik gora) gorputzak jasan dezakenaren mugatik oso gertu. Beroak gogor astindu zituen gure gorputzak.
Ondoren, Kaghan Valleytik gora altura irabazten genuen heinean frexkoago ibili ginen. Islamabadeko 500m-etatik Babusar Pass-eko 4178m-etara bost egunetan. Egunero irabazitako desnibelari gora beherak erantsi behar zaizkio, metatutako desnibela handiak gaindituz egunero. Babusarretik behera, arratsalde batean. 3100mko desnibela jeitsi genuen. Hala ere ez zen oso gozagarria izan, bidea aski txarra bait zen.
Chilas-en Karakoram Highway-ekin (KKH) bat egin genuen. Hemen bide hobea espero genuen, baina nahikoa txarra suertatu zaigu. Harri eta hauts asko, eta gora beheratsua ere. Zati batzuk txinoak konpondu dituzte, asfalto oso ona jarriz, baina bukatzeko asko falta zaie.
Hala ere, ikusgarria benetan Indus ibaiaren bazterretik iparraldera egitea. Nanga Parbat menditzarraren ikuspegi ikusgarria izan dugu ere. Rakaposhi ondoren (7788m) eta beste hainbat mendi 7000mtik gorakoak.
Laburbilduz, orain arte une gogorrak bizi izan ditugu, eta beste momentu zoragarriak ere. Bidai guztietan bezala, eta gehiago hau bezelako lurralde gogor batean, une gogorrak pasa behar dira paisaiarekin gozatzeko. Aldapa luzeak igo txorien ikuspegia izateko, erreka hotzak gurutzatu oinetakoak kenduta eta oin biluziak ur izoztuan sartuz, hautsa belarrietaraino sartuta, hankak nekatuta, sabeleko minak... baina inguru hauek, bizikletak eskeintzen dizun askatasunaz, zure hanketako (eta bihotzeko) indarrez gurutzatzea ahaztu ezinezko esperientzia zirraragarria da. Momentu batzuetan "zer demontre ari naiz ni hemen egiten?" zure buruari galdetzen ba diozu ere, handik denbora gutxira egindako galderari erantzuna aurkitzen diozu; ikuspegi batean, begirada batean, elkarrizketa batean, edo te bat hartzen duzun bitartean, etzanda, mendien elur eta glaziar erraldoiak begiratuz, egun oso bat alberdanian

Thursday, July 5, 2012

ISLAMABAD

Prestakuntza garaia bukatu eta benetako bidaia hasi da. Esan behar nuen bidaian murgildu garela baina oraindik ez da hori gertatu. Bizikleta hartu eta marraskiloak bezela, dena gainean, gure baba karreteran zabaltzen dugun arte ez dut horren sentsazioa izango.
Baina hori azkar gertatuko da. Espero dugu bihar bizikleta gainean Islamabad atzean utzi eta Karakorun aldera abiatuko garela. Chilas, Gilgit, Gakush (Ishkahimen trekina), berriz Gilgit eta Karimabad izango da gure uztailako ibilbidea. Edo hori da plana beinepein.
Karimabad-en denboratxo bat egongo gara, merezi baitu lekuak. Trekinak egiteko aukera, mendialdeko haize frexkoa (espero dugu). Bizikletan ere iparralderago jongo garela dirudi (Passu) han ere trekinak egiteko aukera... eta Karimabaden Mikelek gurekin bat egingo duela espero dugu, abuztu osoan gurekin jarraitzeko asmoz. Hor laukotea boskotea bihurtuko da
Ea hurrengoan argazki batzuk jartzen ditudan
salam alekun

Sunday, April 15, 2012

Ademuz-Tragacete-Taravilla...etab.




Ez harrotu, bidaiari gotor,


argialdi bitxi eta bakanetan uste izateagatik


adimenez makurrerazi zenitzakeela


zure indarren gainetik dituzun arau eta neurriak. 


Begira eguerdi zabaleko emaitzei,


udako garisail, oliondo hain marraztuei,


nola eskeintzen dizuten, zure arduretatik at,


edertasun osoaren geometria.


Ausart bazintez pentsatzera


jainko izkutukoei diezula ebatsi


intelektoaren argi mirestua,


jakin ezazu gero ez dagoela zugan


izpiritu betierekoaren egoitza.



Sufrimentua, oinazea, eskasia zarela zu,


eta aberri eragotzi batetara


muino galduetatik begiratzea.


Eta zure oroitzapen ttikiari


zor dioten begiramen hunkitua


bizidunen egunerokotasunetik hain azkar desagertzean,


hor jarraituko dutela garisailek,


mahastiek, lur ederraren geometriek,


eta itsaso beti hasiberriak.


 EZ HARROTU
Xabier Lete ,1992 
EZ HARROTU
        Xabier Lete, 1992
EZ HARROTU
        Xabier Lete, 1992




























































Wednesday, March 7, 2012

ARRIOUS

Unas foticos...






 Y cerramos el txiringito
La proxima mas y mejor


Wednesday, February 22, 2012

AUÑAMENDI


Frantziar iraultza baino lehen, Jean Charles de Borda Matematiko, politogo eta marinel akitzetarrak istiluak izan zituen Lescungo herritarrekin arrazoi sinple batengatik.

 Auñamendiko gailurrera igotzen saiatzeagatik.

 Bertakoak beldur ziren Jona Gorriaren heserreaz norbait bere egoitzan sartzen saiatzen bazen.
  Auñamendiko tontorrean bizi den Jona Gorrik, ekaitzak sortzeko ahalmena dauka, eta inguruko zein urrutiko haranen aurka zuzentzen ditu.










 
Aspe-ko ibarrean ezaguna da ere ekaitza igortzen duen JONA-GORRI deitutako
izakia, Ahuñamendin bizi dena. Aspetik urrun ez baita egungo Euskal Herria.
 Sinoptiko batean, Bigorreko eta Eskual Herriko mitoetako pertsonaiak
elgarren bete direla erakusten du egileak, xehetasun ttipi zonbait bazter utzirik.
Basa jaunak ere jakitate bertsua badu Euskal Herrian eta Bigorren, kultura
eta naturaren arteko zubia eginez. Gero Hartzari buruzko ipuinak ikertzen ditu
X.R.ek (Xavier Ravier), nahiz Euskal Herria ez duen aipatzen. Dirudienez, hartza gizona baizik
ez da, bainan animaltasunean eroria (?). Aldiz lokarri sendoa ikusten du
dudarik gabe Izaby-ko sugearen eta Euskal Herriko herensugearen artean.
Berdin Bigorreko uretako andereen eta E. Herriko laminen artean.
 Hemen bilatzen da nuntik jiten den egite edo antza hori Bigorreko eta
E.H.ko tradizio mitologikoen artean. Ez ote da etortzen Akitaniako eta Pirineetako
eremuan izan den iraganaldi kultural zahar zahar batetarik?
 Latinaz aurretikako patrimonio baten aztamak litezke Bigorreko mitoak. Bainan Bigorren hizkuntzaz aldatu da; Eskual Herrian ez.