Saturday, May 23, 2020

Zelanda Berria 2

Oamaru atzean utzita kostaldetik hegoaldera. Txirrinda konpontzen utzi nuen eta eguerdiko ordu batean jaso dut. Berandu abiatu naiz gaur. Baina hala ere 75k eta 1000mko desnibela egingo dut Dunback-era iristeko. Ez dago gaizki. 


Eguraldi grisa, euri pixka bat.


Zati batean trafikoa handia izan ondoren mendi aldera ihesi. Otago Rail Trail hartu nahi dut.


Eta Dunback pasata aldapa gogorrak igo ondoren Macraes Flat ingurura. Askotan gertatzen zait "Flat" izena duten tokiak sekulako aldapak dituztela. 
Eta han goian... "Central Otago Rail Trail"

Txoko hau aurkitu eta bertan gelditu naiz. 




Gaur, lehenengo aldiz, beroa pasa dut. Cromwell-era iritsi eta bainu ederra hartu dut.

Ahal denean kotxe asko dabilen Quenstowneko errepidea sahiesten



Queenstownera iritsi aurretik ezkerrera Kingston aldera.



Kingstonen bainatu eta lo egin ondoren "Around the Mountains" txirrinda bidea hartuko dut. 



Te Anau inguruko mendietara hurbiltzen


7 egun eta 502k Oamarutik Te Anau-eraino


Milford Sound. 
Oso turistikoa, baina fiordo ikusgarria. 












Eta Milford Sound-etik  Te Anau-ra buelta. Bidea ikusgarria ere.





Thursday, May 21, 2020

Zelanda Berria 1

Zelanda Berria eta kontu zaharrak. Badira 20 urte kontinentez kontinente bizikleta bidaiak egiten hasi ginela. Gauza asko aldatu dira... gu aldatu gara... mundua aldatu da... Materiala hobea erabiltzen dugu, komunikazioa errezagoa, teknologia berriak, informazio zehatzagoa...baina oinarrizkoena hor dago; bideak, aldapak, mendiak, errekak, herriak, jendea, bizikletak eta gu. Gure ilusio eta ametsak bizirik. Beste maila batean, baina bizirik.
Oraingoan ni bakarrik. Hilabete eta erdi aurretik.
 2019ko Abenduak 31n hegazkina hartu eta 2020ko Urtarrilak 2an Christchurchera iritsi. Hego hemisferioko uda gozatu nahian.


Christchurchera iritsi eta erreztasun guztiak aireportuan bertan bizikleta montatzeko.


Azken urteotan bi lurrikara jasan dituen hiria. Horrela gelditu zen katedrala.




Egun bat Christchurchen behar nituen gauzak erosi eta bizikleta prestatzeko eta hegoaldeko irla ezagutzeko ilusioz betea abiatzen naiz Urtarrilaren 3an





 Rakaia River


 Nere etxea hurrengo hilabete eta erdian





Tekapo Lake





Aoraki mendia (Mount Cook) eta Pukaki lakua.


Alps 2 ocean  txirrindentzako bidea jarraitzen ari naiz Oamaruraino.




Baten batek ate hauek asmatu zituen motorrak ez sartzeko. Ondorioz, parrila gaineko guztia askatu behar nuen horrelako ate bat igaro behar nuen bakoitzean



Orokorrean bide erreza baina aldapa hau igo behar izan nuen ere. Kurba bakoitza erronka bat






8 egun eta 533K Oamaruraino. 
Hemen egun bat geldirik txirrindari aldagailu berria jartzeko, saltoka bait zebilen bide osoan.
Fokak, pinguinoak gauez eta herri nahiko xelebrea.