Eguzkia beherantza eta Utah- ko harkaitzak kolore laranja izugarri polita hartzen ari dira. Miloika urtetan higadurak sortutako eskultura zoragarriak. Argi eta itzalen jolas artistikoa. Pareta erraldoiak, amildegiak, arrakala sakonak, kañoiak... Nahi nuke trena gelditu, nahi nuke eguzkia gelditu, imagina izoztu, "pause", baina trenak sartalderantza jarraitzen du, mendebalde basatia, "wild west". Eguzkiak ere bere bidean darrai. Gure patua gau iluna da dudarik gabe. Laranjaren ondoren okreak nagusituko dira, gero grisa eta azkenekoz beltza.
Hala ere, hau baino lehenago, zeruaren edertasunaz gozatu ahal izan dugu. Zeruaren urdin sakon aldakorra eta hodeien gorria pixkanaka ahultzen. Etengabe aldatzen den margo inpresionista baten antzera. Koloreen, formen, aldaketa etengabea. Margo bizia.
Trena hartu eta Colorado, Utah, Nevada eta California zeharkatuz San Franciscora iritsi nintzen, Itsaso Barera. Renon trena utzi nuen eta autobus batean "Sierra" zeharkatu Sacramentoraino eta han berriro trena hartu. Horrela merkeago ateratzen zitzaidan eta Renon bi ordu eduki nituen lasai gosaldu eta hiritik buelta bat emateko. Casino batean sartu nintzen. Goizeko 9ak, jendea makinetan jokatzen. Lur enmoketatua, poker mahaiak, jendea serio serio apostuan. Krupierrak alkandora zuri eta txalekoarekin, ni bota eta motxilarekin erruleta eta poker mahaien artean. Ikustezina banintz. Jendea jokoan konzentratuta. Ez nuen dirurik galdu. Ez nuen autobusa galdu.
San Franciscon egun batzuk egin nituen hiritik ibiliz eta kostaldeko zenbait toki ezagutuz.
Californiako egonaldi interesgarriaren ondoren, trena hartu nuen Bakersfieldera. Han autobusa Las Vegasera eta hemen beste autobus bat St George-era, Utah hegoaldean. St George-n kotxea alokatu eta astebete egin nuen Utah zeharkatzeko, zenbait National Park ikusiz.
Astebete egin nuen Utah-n baina hilabete bat ere egongo nintzake inguru horiek ongi ezagutzeko. Utah hegoalde horretan oso jende gutxi bizi da, erraldoia da eta mendi, baso, lautada, kañoi... denetik dago. Inguru natural ikusgarria. Harkaitzen koloreak era guzitakoak dira; gorriak, laranjak, horiak, zuriak, beltzak... pareta erraldoiak, forma eta mota guzitako mendi, arroil, orratz... ibaiak, lakuak, ur jauziak...
Ibilalditxo batzuk egiteko aukera izan nuen mendialdean. Parke naturaletan ibilbide asko daude markatuta baina negua denez, horietako asko itxita daude, elurra, izotza dela eta. Hotza egiten du eta egunen batean elurra ere izan nuen. Horregatik jende gutxi ibiltzen da garai honetan eta lasaitasun handia dago.
Cedar Cityra iritsi nintzenean elurra botatzen hasi zen eta igande osoa han egon behar izan nintzen. Mendate bat gurutzatu nahi nuen Bryce Canyon-era joateko eta hainbeste elurrakin ezinezkoa zen.
Herri txikiak bidean, motelak hutsik, udaberri eta udako bezeroen zain. Bide ertzeko motel batean egin nuen gauean uste dut gau osoan ez zela handik kotxe bat ere pasa. "Road movie" baten antzera.
St George-ko motelean nintzela, gauean telefonoa; rezepzionista.
- Baduzu mailu bat?
- ????what?
- Mailu bat, mailua! Ez daukazu mailu bat?
- Ez ez daukat.
- Mailu bat behar dut. 104 gela da ez? Zu ez al zara ba "the spanish guy" (sic)
(betiko kontua dokumentazio "fake" hau eramateagatik)
- Bai, ni naiz, (ez nintzen orduan ba hasiko betiko kontuarekin; "between Spain and France" and all the stuff) baina ez daukat mailurik.
- Ez daukazu mailurik e.
- Ez ez daukat mailurik sentitzen dut.
- Buff, bueno ba, good night
- Good night
Saturday, March 2, 2013
Thursday, February 28, 2013
HARRI ETA IRRI
Glen Canyon
"Ezdakitzeinen" Aulkia
Natural Bridges: "Katsina" zubia.
"The Church"
Wilson Arch
Arches National Park
Delicate Arch
Colorado River
"Ezdakitzeinen" Aulkia
Natural Bridges: "Katsina" zubia.
"The Church"
Wilson Arch
Delicate Arch
Colorado River
Tuesday, February 26, 2013
ANASAZIEN LURRALDEA
The name "Anasazi" has come to mean "ancient people," although the word itself is Navajo, meaning "enemy ancestors."
National Geografikoek "Kodachrome Bassin" izena jarri zioten atzo egon nintzen toki bati, garai hartan Kodak ateratako film berri horrekin lortzen ziren koloreengatik.
Nik "Fotoxop Canyon" jarri diot toki honi. Programa famatu horren beharrik ez dagoelako argazkietan kolore ikusgarriak lortzeko. (Kill Photoshop!)
Capitol Reef
The Fremont people were a diverse set of groups who were contemporaries of the
Anasazi but lived a different sort of lifestyle. Most were small bands of hunters, foragers
and corn farmers who lived in small pit house villages, moving every few years, however, in
a few places they created large stable villages
They did have a typical pottery style and their petroglyph designs were quite distinctive.
The Fremont culture began about 2500 years ago and flourished until the culture
gradually disappeared between 1250-1500 AD, as did the Anasazi culture.
National Geografikoek "Kodachrome Bassin" izena jarri zioten atzo egon nintzen toki bati, garai hartan Kodak ateratako film berri horrekin lortzen ziren koloreengatik.
Nik "Fotoxop Canyon" jarri diot toki honi. Programa famatu horren beharrik ez dagoelako argazkietan kolore ikusgarriak lortzeko. (Kill Photoshop!)
Capitol Reef
The Fremont people were a diverse set of groups who were contemporaries of the
Anasazi but lived a different sort of lifestyle. Most were small bands of hunters, foragers
and corn farmers who lived in small pit house villages, moving every few years, however, in
a few places they created large stable villages
They did have a typical pottery style and their petroglyph designs were quite distinctive.
The Fremont culture began about 2500 years ago and flourished until the culture
gradually disappeared between 1250-1500 AD, as did the Anasazi culture.
Subscribe to:
Posts (Atom)