Baina eguneko bazkari nagusia Bryce Canyon zen.
Asko espero nuen toki honetaz, baina hala ere txundituta geratu nintzen lehenengo begiradatik.
Harrizko formazio hauek "hoodoo" deitzen dira.
Paiute indioen mitologiaren arabera, beraiek baino lehenago "Legend People" bizi zen hemen. Gaiztoak izateagatik, "Coyoteak" harri bihurtu zituen
Gotiko errenazentista estiloa
Sorpresa bat bestearen atzetik
Toki guztietan zerbait ikusgarria
Elurrak ikusgarriagoa bihurtzen du paisaia. Gainera neguan jende gutxiago dabil hemendik.
Eta kilometro batzuk aurrerago, afari moduan, Kodachrome Bassin.
National Geografic-ekoek jarri omen zioten izena. Momentu egokian iritsi nintzen argi onena harrapatzeko.
Baina argi egokiak denbora gutxi irauten du.
Bidean ilunabar ederraz gozatu nuen eta bukatzeko, azken kilometrotan, ilargi betea agertu zen mendien gainetik.
Egun ahaztezina Utah-ko paraje zoragarri hauetan.
