Sunday, October 21, 2012

lau


Diran 7266m

Rakaposhi 7788m



Rakaposhi

 KKHko kamioiak

Indus bailaratik behera

Astoretik Chilam era


Chilam
Bailaratik aurrera jarraituta Indiako muga (mugak zentzurik balu)
Kashmir mugaren alde batean eta bestean. Beste herri bat artifizialki zatituta

Wednesday, October 10, 2012

Tuesday, October 9, 2012

Sunday, October 7, 2012

Bat


Hilabete bat baino gehiago etxera itzuli ginela. Bidaia oroitzapena denean. Berandu ala inoiz ez.
        Inoiz ez da berandu
        Inoiz ez, da berandu.

Bidaian zehar oso zaila zen interneta aurkitzea, eta aurkitzen genuenean konexio txarra eta pazientziarik ez ezer idazteko. Are eta zailago oraindik argazkiak jeistea.  Beraz argazkien errepaso txiki bat egingo dut.
Como pollo sin cabeza detras de patata caliente. (Toshack entrenatzaileak errealaren jokoa deskribatzeko erabilitako esaldia)
Beraz barkatu kontakizuna oilaskoen erara egiten badut.
Bi hilabetez hainbeste oilasko jatearen eragina izan daiteke.

 

Argindarra behin eta berriz joateko joera duen herrialde batean...

  Khagan Valley: Islamabadetik hasita (500m itsaso gainetik)
                            Babusar Pass-eraino (4180m)
                                                                                                                Oilaskoak kaiolan

 Hegoalde berotik etorritako turistak oinak freskatzen.
Eta Balakot herria. 2005an lurrikara batek suntsitutakoa.





Naran herri turistikoa. 40ยบ itzaletan egotetik izotzaren freskuraz gozatzera etortzen dira honera turistak



Eta gu gure bidean gora. Zuhaitzak, ibaiak, lakuak, mendiak, elurra, hodeiak... gero eta gorago.
Bidaiatzea ez al da zure burua ezagutzeko ispilurik gardenena?
Zerbait ezberdina aurkitu nahian urrutira alde egin eta etengabe zure buruarekin topo egiten. Hain juxtu gertuen daukazun horrekin.
Bidai guztietan bait dago ispiluaren beste alde bat; zure barrenera egindako bidaia.


 

Nanga Parbat 8100eta piku. Diamir magala.


Txikia sentitzearen handitasuna!























Tuesday, August 21, 2012

SKARDU

Argindarra joan eta etorri egiten da etengabe, internet konexioa oso txarra, eta horrela herrialde osoan. Beraz zaila da ezer idaztea. Etxera itzultzeko denbora gutxi geratzen denez, han idatziko dut gehiago eta argazki batzuk jarri.
Aldez aurretik planeatutako guztia egin dugunaren sentsazioa daukagu, helburuak beteta, herrialde honen zati hau ongi ezagutu dugunaren poza. Mendi ikaragarriak ikusi ditugu, altuak, erraldoiak, elurtuak, zeruraino altxatzen direnak. Glaziarrak gurutzatu ditugu, 8000mko mendiak ikusi, treking ederrak egin, eta bizikletan etapa zoragarriak burutu. Astore-tik Skardu-ra Deosai plains gurutzatu genituen. 4000m ingurun dagoen plateau bat. Igoera gogorra izan ba zen, goiko bidea ez zen errazagoa izan, eta jeitsiera harritsua ere ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula.
Machulun, Felix Baltistan Fundazioan harrera ezin hobea izan genuen, etxean bezala aurkitu ginen. Treking aldapatsua egin eta K2 mendia ikusi genuen urrutian.
Eta azken astean jada, pentsamendua nolabait Euskal Herrian jarrita. Hemendik gutxira argazkiak sartuko ditut blogean eta ausnarketa lasaiago bat egin bidaiari buruz.

Saturday, July 21, 2012

KARIMABAD ALBERDANIAN


Karimabad zen gure nolabaiteko helburu garrantzitsu bat abiatu ginenean. Hunza bailaran galdutako herri eder bat, 7000m-tik gorako mendiz inguratua. Aste pare bat bizikleta gainean egin ondoren ( zehazki 12 etapa) bidaiaren zati bat burutu dugunaren sentsazioa daukagu, nonbaitera iritsi garenaren pertzepzioa. Eta ez da erraza izan. Islamabad bertatik abiatzea erabaki genuen, autobusa ez hartzeagatik. Horrela, lehenengo bi etapetan bero handia jasan genuen (40 gradutik gora) gorputzak jasan dezakenaren mugatik oso gertu. Beroak gogor astindu zituen gure gorputzak.
Ondoren, Kaghan Valleytik gora altura irabazten genuen heinean frexkoago ibili ginen. Islamabadeko 500m-etatik Babusar Pass-eko 4178m-etara bost egunetan. Egunero irabazitako desnibelari gora beherak erantsi behar zaizkio, metatutako desnibela handiak gaindituz egunero. Babusarretik behera, arratsalde batean. 3100mko desnibela jeitsi genuen. Hala ere ez zen oso gozagarria izan, bidea aski txarra bait zen.
Chilas-en Karakoram Highway-ekin (KKH) bat egin genuen. Hemen bide hobea espero genuen, baina nahikoa txarra suertatu zaigu. Harri eta hauts asko, eta gora beheratsua ere. Zati batzuk txinoak konpondu dituzte, asfalto oso ona jarriz, baina bukatzeko asko falta zaie.
Hala ere, ikusgarria benetan Indus ibaiaren bazterretik iparraldera egitea. Nanga Parbat menditzarraren ikuspegi ikusgarria izan dugu ere. Rakaposhi ondoren (7788m) eta beste hainbat mendi 7000mtik gorakoak.
Laburbilduz, orain arte une gogorrak bizi izan ditugu, eta beste momentu zoragarriak ere. Bidai guztietan bezala, eta gehiago hau bezelako lurralde gogor batean, une gogorrak pasa behar dira paisaiarekin gozatzeko. Aldapa luzeak igo txorien ikuspegia izateko, erreka hotzak gurutzatu oinetakoak kenduta eta oin biluziak ur izoztuan sartuz, hautsa belarrietaraino sartuta, hankak nekatuta, sabeleko minak... baina inguru hauek, bizikletak eskeintzen dizun askatasunaz, zure hanketako (eta bihotzeko) indarrez gurutzatzea ahaztu ezinezko esperientzia zirraragarria da. Momentu batzuetan "zer demontre ari naiz ni hemen egiten?" zure buruari galdetzen ba diozu ere, handik denbora gutxira egindako galderari erantzuna aurkitzen diozu; ikuspegi batean, begirada batean, elkarrizketa batean, edo te bat hartzen duzun bitartean, etzanda, mendien elur eta glaziar erraldoiak begiratuz, egun oso bat alberdanian

Thursday, July 5, 2012

ISLAMABAD

Prestakuntza garaia bukatu eta benetako bidaia hasi da. Esan behar nuen bidaian murgildu garela baina oraindik ez da hori gertatu. Bizikleta hartu eta marraskiloak bezela, dena gainean, gure baba karreteran zabaltzen dugun arte ez dut horren sentsazioa izango.
Baina hori azkar gertatuko da. Espero dugu bihar bizikleta gainean Islamabad atzean utzi eta Karakorun aldera abiatuko garela. Chilas, Gilgit, Gakush (Ishkahimen trekina), berriz Gilgit eta Karimabad izango da gure uztailako ibilbidea. Edo hori da plana beinepein.
Karimabad-en denboratxo bat egongo gara, merezi baitu lekuak. Trekinak egiteko aukera, mendialdeko haize frexkoa (espero dugu). Bizikletan ere iparralderago jongo garela dirudi (Passu) han ere trekinak egiteko aukera... eta Karimabaden Mikelek gurekin bat egingo duela espero dugu, abuztu osoan gurekin jarraitzeko asmoz. Hor laukotea boskotea bihurtuko da
Ea hurrengoan argazki batzuk jartzen ditudan
salam alekun